Urola Garaian, XX. mendearen bigarrenerdian, produkzio arloan metala lantzen zuten lantegiek zutennagusitasuna. Lantegi hauetan emakumeen presentzia oso eskasa zen,eta zeudenak, “emakumeei zegozkien” lanetan ziharduten. Bainabazeuden beste industria arlo batzuk, non emakumeek berebizikogarrantzia izan zuten. Beste horien artean, Orbegozon lan egindakoemakumeak aurkitzen ditugu. Emakume hauek lan egiten zuten sekzioari“matxerak” deitzen zitzaien. “Matxeretan” moldeak egitenzituzten hondar itxura zuen material batekin. Ondoren, molde hauekegosi egiten ziren eta fundizioan erabiltzen ziren.
Emakume hauek lan baldintza gogorretanegiten zuten lan. Gainera, emakume izateagatik soilik gizonezkoekbaino gutxiago kobratzen zuten, eta zenbaitetan hauen isekak erejasan behar izaten zituzten. 1975ean, matxeren sekzioa Agurainera(Araba) eraman zuten. Zumarraga eta Urretxuko emakume langile hauekkalean geratu ziren, inolako indemnizaziorik jaso gabe. Dena den,ezin ditugu ahaztu bere garaian garrantzi handia izan zuten gurebailarako beste hainbat lantegitako emakumeak, hala nola, peineterak,mimbrerak, botonerak,…
Emakume hauek egindako lana eskertzekoasmoz, Urretxuko eta Zumarragako udalek aurtengo Xera saria eman dieemakume hauei. Ekitaldia atzo eguerdian izan zen Urretxukoudaletxean, eta emakumeek hunkituta jaso zuten euren saria. Eskeroneko hitzak izan zituzten, eta beste zenbait gauzaren arten, lanbaldintza gogorren gainetik, euren artean zuten lan giro bikainanabarmendu zuten.
Ikusi bideoa jarraian: