Ostiralean batez ere, bi herrietakoikastetxeetako gaztetxoen txanda izan zen. Ikastetxe bakoitzak beremozorro jaia antolatu zuen eta ondoren Zumarragako Belokipilotalekuan dantzaldia izan zen guztientzat.
Gainzuri ikastetxekoek Altsasukoinauteriak ekarri zituzten herrira. Hala, momotxorroak, sorginak,akerra. Juantranposoak, goldagileak etab. elkartu ziren Aldirikiroldegian, bertan ezkontza bat ere irudikatu zuten (bideoan duzueikusgai). La Salle Legazpi ikastetxean ”azpi jauzi” dantzarekineman zitzaion hasiera festari, ondoren ikuskizun ezberdinak izanziren ikastetxeko ikasleen eskutik. Zumarraga-Urretxuko ikastolanudaberria irudikatu zuten erlez amona mantangorriz eta lorezmozorrotuta. Pirata eta ijito koadrilak ikusteko aukera ere izan zen.
Larunbateko inauteri eguna goizean goizhasi zen. Lurra dantza taldekoak izan ziren goiztiarrenak. Baserrizbaserri ibili ziren dantzan, jada 22 urteko tradizioa duen ohituraberrituz. Kalean, Iparragirre Balerdi musika tailerrak, UrretxukoIratzarri dultzaineroak eta buruhandiak girotu zuten goiza. Bazkariaizan zen ondoren Ederrena pilotalekuan. Arratsaldean, leku bereangaztetxoenentzako dantzaldia izan zen bertan. Arratsalde gau parteanmusika emanaldiak izan ziren Bidurisound dj-a eta Sweet Nightmaretaldeen eskutik.
Atzo ere dantzaldia eta mozorrolehiaketa izan ziren protagonista Ederrena pilotalekuan, gaztetxoeneizuzenduta. Eta esan bezala, ekintza gehienak asteburuan pilatu badiraere, gaur eta bihar oraindik inauteri giroa izango da bi herrikokaleetan. Hala gaur arratsaldean, 17:00etan hasita, Secundino Esnaolamusika eskolako ikasleek kalejira egingo dute mozorrotuta.
Eta asteartean jubilatuen txanda izangoda. Azken urteetako ohiturari jarraituz Gure Txoko, El Salvador etaAterpe elkarteetako kideek kalejira koloretsua egingo dute. 17:00etandute hitzordua eginda Areizaga-Kalebarren plazan. Bertan irtendaherriko kaleak zeharkatuko dituzte musika eta giro bikainean.
Argazkia: Gainzuriko irakasleak Altsasuko inauteria irudikatu zuten.