Datorren martxoaren 13an,Zumarraga-Urretxuko Ostadar Mendi Taldeak Iruña arrokoAranguren eta Taxoare mendizerretara irteera antolatu du. Sei orduiraungo duen irteeran izango da, antolatzaileek diotenez, mendizaleguztientzat aproposa.
Ardanaz herritik abiatuta, Tangorri(845 m), Irulegi (893m), Pagadi (887m) eta Taxoare (672 m)tontorretarako txangoa egingo dute, Noain herrira iritsi arte.Irteera honetan Irulegi tontorrean kokatutako gazteluaren hondakinakikusiko dituzte mendizaleek. Azken urteko indusketak, mendeetanestalita egon den gaztelua kanpora atera dute.
Irteera goizeko7:00etan izango da, Zumarragako Parrokiatik abiatuta. Izena eman nahiduten mendizaleek hala egin dezakete Ostadar Mendi Taldearentelefonoan mezu bat utzita, 943723385, elkartearen egoitzaragerturatuta, -Zumarragako Kultur Etxean- asteartean, ostegunean edoostiraletan iluntzeko 20:00etatik 21:00etara, edo Ostadar menditaldearen webgunean aurkituko duzuen email helbidera(ostadar@ostadar.org) idatzita. Aste honetan zehar webguneanibilaldiari buruzko informazio guztia ikusgai izango da, hala nola,deskribapena, mapa, GPS fitxategiak eta argazkiak.