“Potto eta bere koadrila”(Aratz Igartzabal “Potto”, Endika Igartzabal, MikelAsurabarrena), “Trikitilariak” (Aitor Zabaleta, IñakiLarrañaga eta Eugenio Gisasola “Lutxurdio”) eta”Beteranoak” (Juanjo Aranburu, Joseba Segurola eta GorkaAzkarate) taldeak izan ziren ostiralean Motz tabernan kantuan.Aurtengo Martxoan Bertsoako txapelketako bigarren kanporaketa jokatuzen Motzen, eta bertsozalez bete zen taberna. Gabiriako “Pottoeta bere koadrila” taldea izan zen nagusi. Ale ederrak entzunziren eta saioa bizia izan zen.
Behin lan puntuagarriei ekinda, bertsoonak joan ziren saio osoan zehar, baina baita bertsoaldi grisen batedo beste ere. Hiru taldeak ondo aritu ziren bertsotan. Behin lanakamaituta, epaimahaiak, horrela banatu zituen puntuak:
- Potto eta bere koadrila (Potto, Endika, Mikel Asurabarrena): 172.7 puntu
- Trikitilariak (Lutxurdio, Iñaki, Aitor Zabaleta): 170.68 puntu
- Beteranoak (Ajo, Segurola, Azkarate): 166.75 puntu
Ostiraleko saioaren ostean eta oraindikere hiru kanporaketa falta direlarik jokatzeko, behin-behinekosailkapen orokorra hau da (gogoratu talde guztien artean puntu gehienlortzen duten hiru taldeek izango dutela Gaztelekuko finaleankantatzeko aukera):
- Potato (Otamendi, Rikardo, Serapio): 174 puntu
- ETAMOK (Asier Iriondo, Julenagi, Iñurri): 173 puntu
- Potto eta bere koadrila (Potto, Endika, Mikel): 172.7 puntu
- Trikitilariak (Lutxurdio, Iñaki, Aitor Zabaleta): 170.68 puntu
- Beteranoak (Ajo, Segurola, Azkarate): 166.75 puntu
- OK (Eneko Iriondo, Azpe, Sotil): 163.5 puntu
Datorren asteburuan jokatuko diraaurtengo txapelketako hurrengo bi kanporaketak, ostiral gauean Aldiritabernan eta larunbat arratsaldean Igartubeiti baserrian. Gogoratu,Igartubeitira joateko autobus zerbitzua izango dela saioa hasi bainoordu erdi lehenago.
Kanporaketaren inguruko informazioguztia Zumarraga-Urretxuko bertso eskolaren wen orrian duzue ikusgai.
Egilea: Zumarraga-Urretxuko bertso eskola