Martxoaren 8a egun seinalatua da munduguztiko egutegietan; izan ere, emakumearen nazioarteko eguna ospatzenda. Egun horretan, emakumearen eskubideak aldarrikatzen dira,berdintasunerako eskubideak. Izan ere, nahiz eta XXI. mendean sartutaegon eta berdintasunean bizi garela pentsatu, oraindik asko falta dabenetako berdintasunera iristeko.
Ekitaldiak
Emakumearen nazioarteko eguna delamedio, herriko zenbait taldek ekitaldi edo ekintzak antolatu dituzte.Hori horrela, Eraldatzen elkarteak, aurreko urteetan bezala, mahaiinformatiboa jarri du Areizaga-Kalebarren plazan. Mahai honenhelburua, elkarteak azken urtean gizonezkoen eta emakumezkoenberdintasuna lortzeko bidean egindako lanaren berri ematea da, baitasinadurak biltzea ere. Mahaia, 13:00ak bitartean izango da.
Arratsalderako elkarretaratzea dagoantolatuta Zumarragako eta Urretxuko udalen eskutik. 19:00etan izangoda Areizaga-Kalebarren plazan. Horretaz gainera, eta martxoaren 8arenaitzakian, antzerkia ere izango da Gaztelekun. ”King Kong neska”izena du antzezlanak eta gaurko egunari lotuta dago. 19:30ean luntxtxiki bat eskainiko dute gaztetxean eta atzetik, antzerki saioahasiko dute, 20:00etan. Antzerkian euskara eta gaztelania tartekatukodituzte.
Argazkia: Eraldatzeneko kideak mahai informatiboarekin iaz (utzita).