Koldo Cadierno artista zumarragarraren lanak ikusgai daude Zelai Arizti kultur etxeko aretoan. Cadiernok Jorge Oteiza berrinterpretatu du margoak eta eskulturak biltzen dituen ”Forma irekiak” izeneko erakusketan.
Tekaz egindako estelen itxurako eskultura biribilak, ikuslea Arantzazura begira jartzen duten zurezko eskultura gizatiarrak eta hutsik dagoenarekin jolasten duten eskulturak egin ditu Cadiernok.
Eskuorri berezia
Egilearen margolanetan koloreak eta zuri-beltzak aurkitu daitezke. Paper gainean margotutako tolestutako koloreak, zirkulu zati zuri-beltzen ondoan.
Cadiernoren erakusketa azaltzeko eskuorria berezia da. ”50 ale atera ditugu, liburutegiko fotokopiagailuan eginda”. Erakusketan banatu duten eskuorrian diotenez, ”erakusketan forma, plano eta maila ezberdinek espazio komun batean bat egiten dute. Gizartera eramanda, ezberdinen arteko elkarbizitzaren metafora da. Elkarbizitza horrek, egiazko politika berri baten bitartez, sor litezkeen aukerei buruz ari naiz”.
Erakusketa igandera arte egongo da zabalik Zelai Arizti kultur etxean.
- Ikusi erakusketa laburbiltzen duen bideoa jarraian:
Argazkia: Koldo Cadiernoren erakusketa Zelai Ariztin.
Egilea: Goierriko Hitza.