Atzo ospatu zen emakumearen nazioartekoegunaren harira hainbat ekintza antolatu dira herrian. Ekintzak asteguztian zehar luzatuko dira. Emakumearen asteko lehendabiziko ekintzapasa den igandean egin zen Xera sariaren banaketa ekitaldiarekin.Gogoratu aurten, Orbegozo lantegiko “matxerek” jaso dutela saria.
Atzo arratsaldean, Zumarragako etaUrretxuko udalek deituta elkarretaratzea egin zen Kalebarren-Areizagaplazan 19:00etan. Goizean, Eraldatzen elkarteko kideak mahaiinformatiboa jarri zuten leku berean sinadurak bildu eta informazioabanatzeko helburuarekin.
Gaur arratsalderako Eraldatzenekhitzaldi bat du antolatuta, “Kultura afrikarra emakumeen begietatikbegiratuta. Hitzaldian, Sierra Leonako Princess Kumba KoromakAfrikako artearen iraganaz eta orainaz hitz egingo du, 19:00etatikaurrera Zelai Arizti kultur etxean. Ondoren, “La femme invisible”dokumentala proiektatuko da. “Afrika zabaldu” izenburupeanospatuko du aurten emakumearen nazioarteko eguna Eraldatzenelkarteak. Hala, ziklo honen barruan, “Emakume afrikarren artea.Batik eta maskarak” izeneko erakusketa zabaldu zuen pasa denostiralean Zelai Ariztin. Erakusketa hilaren 13ra arte izango daikusgai.
Bestalde, Mairi emakume elkartea ereemakumearen astean buru-belarri dago murgilduta. Hala., biharko etaIrri-Makila herriko jubilatuen antzerki taldearekin elkarlanean“Historias actuales” antzezlana dute antolatuta biharko.Emanaldia 18:00etan izango da Zelai Arizti aretoan eta nahi duenguztia dago gonbidatuta. Sarrera doakoa izango da.
Gainera, ostiral honetarako hitzaldibat ere badute antolatuta. Maria Angeles Machin psikologoa bizitzakogarai ezberdinen inguruan arituko da Urretxuko Azipuruenea kulturetxean 16:00etatik aurrera.