Goñiren omenezko XX. Pilota txapelketaazken txanpan sartu da. Atzo jokatu zen lehendabiziko finalerdiaZumarragako Beloki pilotalekuan, Quina izan zelarik irabazlea.Bigarren finalerdia datorren asteazkenean jokatuko da, martxoak 16,Mendinueta eta Arrietaren artean. Bietako bat izango du aurkarimartxoaren 23ko finalean pilotari zumarragarrak.
22 eta 10 Quinaren alde
Quinak erraz irabazi zion partidaIriondori 22 eta 10eko emaitza lortuta. Biak aritu ziren nor bainonor 4 t érdian promesen mailan. Haiseratik ezarri zuen nagusitasunaQuinak. Momentu batean Iriondok markagailuan aldeak txikitzea lortubazuen ere, une bateko kontua baino ez zen izan. Partida bikainajokatu eta gero Ander Quina zumarragarrak martxoaren 23an egingo denfinalerako txartela eskuratu zuen. Datorren astean jakingo dugu norizango duen aurkaria, Mendinueta eta Arrietaren artean.
Ez zen hau izan dena den, atzoarratsaldean jokatu zen partida bakarra. Senior mailan aritu zirenbikoteka, Ojuel eta Aretxabaleta eta Atxotegi eta Aldape. Lehenengobikotearentzat izan zen garaipena 22 eta 17ko emaitzarekin.
Ojuel eta Aretxabaletak Onsalo etaGorrotxategiren ordez jokatu zuten partida. Bikain jokatu osteanfinala jokatzeko aukera izango dute datorren hilaren 23an.Ezkurdi-Irureta eta Armendariz-Arzeluz bikoteek jokatuko dutebigarren finalerdia eta hortik aterako da bigarren finalista. Partidak datorren asteazkenean jokatuko dira Zumarragako Belokipilotalekuan 18:30ean hasita.
Udaberriko torneoa
Bestalde, bihar arratsaldean Udaberrikotorneoaren barruan partida berri bat jokatuko da Beloki pilotalekuan.Zumarragako Beloki pilota elkarteko Unai Menor eta Jokin SanchezOrdiziako Txapagain klubeko kideen aurka arituko dira. Zumarragakobikoteak irabazi ez gero, finala jokatzeko aukera asko izango ditu.Partida 20:30ean hasiko da.
Argazkia: Ander Quina (eskuinean) artxiboko argazki batean Cruz-ekin batera.