Urtebetetik gora iraun duten lanenondoren, bihar inauguratuko dute Zumarragako geltoki intermodala.Ekitaldia 12:00etan izango da eta proiektua burutzeko dirulaguntzakeman dituzten erakunde guztietako ordezkariak izango dira. 2005.urtean Zumarragako Udalean Geltoki intermodala egiteko proiektuasortu zen. Lanak 2009ko irailean hasi zituzten eta «benetakoeraikuntza lanei 2010ean ekin genien, urtebeteko epean amaitutzateman ditugularik. Azkenerako hirigintzako xehetasunak geratuzaizkigu».
Guztira, 4.680.000 euroko aurrekontuaizan du Geltokiak. «Proiektua hobetu dugu lur azpiko edukiontziakjarriz, Txindokiko plazan konponketak eginez, bidegorria lotuz etaSekundino Esnaolako espaloiak txukuntzen eta ur-hoditeria berritzenari gara egunotan».
Aparkalekua zabalik
Bihar bertanirekiko dute Geltoki intermodalaren azpian egindako aparkalekua.Itxitako 90 toki daude beheko solairuan. Gainekoan 128 toki irekiegin dituzte. «Zumarraga Lantzenena da garajeak saltzeko eskuduntza.Guztiak ez ditugu salduko eta errentan ipiniko ditugu Zelai Ariztikolur azpiko aparkalekuan bezala». Zelai Ariztiko prezioak mantendukodituzte. Aparkaleku irekiak errentan hartzeko hilean 75 euro ordaindubeharko dira eta garajeak hartzeko 90 euro.
«Bihartik eta martxoa amaitu arteaparkalekua doanekoa izango da». Apiriletik aurrera aparkalekukotarifak ondokoak izango dira: lehenengo 45 mintuengatik 10 zentimoeta 0,01 zentimo minutuko ondoren. «Astelehenetik ostiralerako abonusistema sortzea baloratzen ari gara».
Dagoeneko autobusak Geltoki berriangeratzen ari dira. Autobusentzako bost toki egin dituzte, lauibilbide luzeetako autobusentzat eta bestea barrukoarentzat.
Bihartik aurrera aldatuko den bestezerbait zirkulazioaren norabidea da. Urretxuko eta Zumarragako Udalekeskatutako Zirkulazio Planaren irizpideak jarraituko dituzte.Urretxuko irteeran dagoen errotondatik Geltokirako sarbidea egongo daeta Geltokitik ateratzerakoan ezkerretara norabide bakarreko bi bideegongo dira Ipeñarrietara eta Labeagara egiteko. Eskubitaraateratzeko bi norabideak mantenduko dituzte Zumarragan barrena.
Zirkulazio plana
«Urretxuko UdalakAkelarre ondoko eremuan kamioientzako irteera egitea aurreikusten daZirkulazio Planean. Egiten ez duten bitartean Geltokirako sarrerak binorabide izango ditu kamioientzat eta horrek zirkulazioa oztopatukoduelakoan gaude» azaldu du Serranok.
«Geltoki intermodalak bi eremuetaneragin nahi» duela dio alkateak, «garraio publikoaren erabilerasustatu nahi dugu eta, bide batez, jasangarritasuna bultzatu.Bestalde, erraztasunak eman nahi ditugu herritarrekintermodalitatearekin bat egin dezaten, garraiobideak bateratuz».
Egilea: Goierriko Hitza.