Hasi baino lehen “lehenengo urratsbat baino ez dugu eman, lan asko dago egiteko” adierazi zutenaurkezpenean EAJko bi herrietako alkategaiek. Iñigo Peñagarikano,Zumarragako alkatetzarako EAJko hautagaiak eta Itziar AgirreUrretxuko hautagaiak hartu zuten hitza. Hasteko “arazo bat dugulaonartu behar dugu” adierazi zuen Peñagarikanok.
Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro sailakegunez-egun ematen dituen datuak hartu dituzte eta 2010eko 365egunetako neurketak jaso ere. “Egunero 24 datu hartzen dituzteorduro eta parametro ezberdinen arabera egiten dira neurketak”azaldu zuen Peñagarikanok. Parametro horietatik abiatuz etaneurketen emaitzak hartuz, “Zumarragan eta Urretxun dugun arazoaPM10-a da“.
PM10 hori partikula solidoz osatutadago, tamainaz txiki-txikiak izanda ere, “osasunerako kaltegarriakizan daitezke arnastu egiten ditugulako”. Peñagarikanokadierazitakoaren arabera, “egunez-egun aztertu ditugun datuetanpatroiak ez dira gehiegi aldatzen, agian astearte eta asteazkenetangorago egiten dutela esan daiteke. Arcelor-Mittalek kutsaduraeragiten duela esan ohi da, baina datuei erreparatuta erantzunkizunaizango duen arren, arazoa beste nonbaiten dagoela ondorioztatu dugu”.
Aztertu dituzten faktoreen arteanhaizearen norabideak kutsadura daturik kezkagarrienak sortzen ditu.Izan ere, hegoaldeko eta hegomendebaldeko haizeak jotzen dueneankutsadurak gora egiten du.
“Azterketa honetan guk aldez aurretikpentsatzen genuenaren kontra dauden emaitzak lortu ditugu eta horrekazterketarekin aurrera egin behar dugula erakutsi digu. Zirkulazioaketa Arcelorrek erantzunkizuna izan dezakete, baina arazoa haratagodoala ikusi dugu” azaldu zuen Peñagarikanok.
EAJren proposamenak:
- Neurgailu gehiago jartzea. “Izazpi auzokoa inguruan dituen eraikinengatik babestua dago, orain gehiago aurrean duen jolas-tokiari jarri dioten estalkiarekin”.
- Neurgailuak zein tokietan jartzen diren ondo aztertu behar da.
- PM10 partikulen analisi kimikoa egin behar da “benetan jakiteko zerez osatuta dauden partikula hauek”.
- Lan talde bat osatu behar da: Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko Udalak, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Unibertsitateak eta Osakidetzak osatuta.
- Kutsaduraren datuak jaisten arrakasta izan duten beste toki batzuei begiratu behar zaie. Adibide bezala Azpeitia jarri zuten jeltzaleek.
- Enpresak ere elkarlanean sartu behar dira.
- Gune batzuen garbiketa areagotu hauts arroketa ekiditeko.
- Barruko garraio publikoa hobetu.
- Bidegorriak eta bizikletarako errailak sustatu.
- Gardentasunez tratatu behar da gaia.
Amaitu aurretik, hitzaldira joandakobatek baino gehiagok hitza hartu zuen. Tartean, Xabier Barriolak etaPeñagarikanok, lehenengo eta behin “Barriolak luzaroan egindakolana aitortu behar dugu eta eskertu ere eta lan taldean aritzekogonbitea luzatu diogu”. Barriolak gogoratu zuen “Udalak Izazpikoneurgailuaren parean eraiki duen jolas-tokiaren teilatuaren berri ezdio eman Jaurlaritzari”. Neurgailuaren kokapena aztertu behar delaberretsi zuten eta Eusko Jaurlaritzak ingurugiroaren eskuduntzaizanda ere, “Udaletik ekintza ugari egin daitezkeela argi daukagu”gehitu zuen Peñagarikanok.
Osasunaren gaiak zeresana eman zuen,izan ere, hitzaldira joandakoen artean kezka sortzen baitu kutsadurakosasunean sor ditzakeen eraginak. “Kutsadura eta zenbaitgaixotasunen artean dagoen lotura aztertzea ezinbestekoa da” esanzuen Koldo Cadiernok.
- Ikusi bideoa jarraian: