Gonbidatuen artean, IñakiArriola Eusko Jaurlaritzako Garraio, Etxebizitza eta Herrilanetakosailburua, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Mikel CabiecesEspainiako gobernuko ordezkaria.
Ordezkarietako batzuk autobusez iritsidira, Udalak antolatutako zerbitzua tarteko. Beste batzuk zain zeudengeltokian. Guztiak elkartu direnean bisita egin eta ordezkaribakoitzak hitza hartu du. Serranok “Zumarraga gurutzebidea” delagogoratu du eta garai batean hiru trenbide egon zirela: Nortekoa,Maltzagarako bidea egiten zuen Euskaltrena eta Zumaiaraino zihoanUrola trena. “Trenak herria aldatu zuen eta industrializazioasuspertu”. Ordezkari bakoitzak “kultura aldatu behar” dela esandu, “usadioak eta ohiturak aldatu behar” direla garraio publikoasustatze aldera. Paradoxikoa bada ere, ordezkari politikoak ekitaldiaamaituta, bakoitza bere auto ofizialean atera da geltokitik.
Lur azpiko aparkalekuko garajeak
Mikel Serrano alkateari galdetuta,“dagoeneko saldutako garajeen kopurua ez” zekiela erantzun zuenaurreko asteazkenean. Izan ere, “Zumarraga Lantzen udal enpresarenkudeaketa da garajeen salmenta”. Gaur, Zumarraga Lantzenekokudeatzaile Txema Altolagirreri garajeen salmenta nola doangaldetuta, ondokoa erantzun du: “ez dakit”.
Zirkulazio plana martxan
Inaugurazioak utzi duen aldaketariknabarmenena, herritarrei zuzenean eragingo dien norabideen aldaketada. Zirkulazio planak ezarritakoari jarraiki, gaur bertan geltokitikSekundino Esnaola kalerako irteera Urretxurantz norabide bakarrekoada. Bi errail ditu, baina biak Urretxura doaz. Zumarragara sartzekoaurrerantzean geltokitik sartu beharko da Legazpitik etorrita.Urretxuk ere martxan jarri ditu zirkulazio neurri berriak etaIpeñarrieta kalea gaurtik, norabide bakarrekoa da, Legazpirakonorabidean doana hain zuzen ere.
Gutxitu fisikoen eskaera
Ekitaldira gonbidatutako ordezkariakiritsi direnean, Eiluzeko kide Maite Berasategik gutun bana eman dieCabiecesi eta Olanori. Gutun horretan geltokiaren eraikuntzanirisgarritasunari dagokionez “akats larriak” daudela diote.Berasategiren arabera, “autobusetara iristeko modurik ez dugu”.Serrano alkatea arazo hauen “jakitun” dela esan du Berasategik.Nolanahi ere, alkateak bere diskurtsoan, “Txindokiko plazanirisgarritasunari dagozkion arazoak konpondu” dituztela adierazidu.