
Beirazko platerak eta egurrezkoobejtuak apaintzeko ikastaroa antolatu du Urretxuko Udalak. Materialhauetan dekorazioa lantzeko teknika ezberdinak irakatsiko dira.Pintura, krakeladorak edo eta papera erabiliz objektu ezberdinakapaintzen ikasiko da. Leire Markinez arituko da irakasle lanetan.Izena ematen dutenek kristalezko platerak eta egurrezko objektuakeraman beharko dituzte, ondoren ikastaroak irauten duen bitarteanapaintzeko. Horretaz gainera pintzelak, belakiak (esponjak),guraizeak, arkatza eta borragoma, trapuak eta mantal bat eramanbeharko ditu ikasle bakoitzak.
Ikastaroa martxoaren 18an hasiko da etaekainaren 17ra arte luzatuko da. Klaseak ostiraletan gauzatuko dira,16:00etatik 18:30era. Guztira 30 orduko ikastaroa izango da eta 30euro balioko du, materiala aparte kobratuko da. Dagoeneko izenaemateko epea irekita dago. Nahi duenak Aizpuruenea kultur etxean egindezake izenematea.