
Igaro berri den asteburuan, aurtengotxapelketako hirugarren eta laugarren kanporaketak jokatu dira,ostiralean Aldirin eta larunbatean Igartubeiti baserri museoan. Seitalde aritu dira kantuan, eta ale onak entzuteko aukera izan da, nolaAldirin, hala Igartubeitin. Aldirin “Erro Okocha ber bi”taldea (Amaia eta Mikel Iturriotz eta Ekain Aseginolaza) izan zennagusi, eta Igartubeitin, berriz, Gabiri2 taldea (Murua, Oiarbide,Maiz). Datorren ostiralean jokatuko da bosgarren eta azkenkanporaketa Fox-en.
Aldiriko saio umoretsuan, “Lasatarrak”(Antton Fernandez, Uxue Fernandez, Jorge Andueza “Pitu”),”Tupis Tupau Tuneau” (Manex Mantxola, Aitor Lizarazu”Ginz”, Gorka Santesteban) eta “Erro Okocha ber bi”(Amaia Iturriotz, Mikel Iturriotz, Ekain Aseginolaza) taldeak izanziren kantuan. Gorka Azkarate izan zen gaijartzailea.
Agurrak oso umoretsuak izan ziren, betibezala. Lan puntuagarriei dagokienez, bertso onak entzuteko aukeraizan zen. Eta Tupis Tupau Tuneau taldeko Gorka Santesteban debutariaizan zen entzuleen bertsolari gustukoena. Saioko irabazleak azkenik,0.2 punturengatik bakarrik izan bazen ere, Amaia Iturriotz, MikelIturriotz eta Ekain Aseginolaza izan ziren. Hauek jaso zuten, baitaentzuleen saria ere. Aitor eta Iker Otegi epaileek, honela banatuzituzten puntuak Aldirin:
- Erro Okocha ber bi (Amaia, Mikel, Ekain): 185.7 puntu
- Lasatarrak (Antton, Uxue, Pitu): 185.5 puntu
- Tupis Tupau Tuneau (Manex, Ginz, Gorka): 174 puntu
Larunbatean Igartubeitin
Larunbatean, laugarren kanporaketajokatu zen, Igartubeiti baserri museoan; kanporaketa honetan, “Zoropomaite zaitugu” (Asier Auzmendi, Maialen Akizu, Edurne Plazaola),”Gabiri2″ (Jokin Murua, Oier Oiarbide, Gorka Maiz) eta”Oilarrak” (Asier Sasieta, Gorka Sasieta, XabierElgarresta) taldeak izan ziren kantuan. Gai-jartzaile lanetan ZuhaitzAkizu aritu zen.
Autobuskada abiatu zenZumarraga-Urretxutik, eta Igartubeiti lepo bete zen, lehenik bertsosaioaz eta barrikote festaz, ondoren, gozatzeko gogoz zegoenbertsozalez. Giroa aparta izan zen. Behin lan puntuagarriei ekinda,hiru taldeen maila agerian geratu zen hasieratik. Gabiriarrek osofuerte ekin zioten saioari, eta maila bikaina eman zuten haseratikbukaerara. Aitor eta Iker Otegi epaileek, honela banatu zituztenpuntuak Igartubeitin:
- Gabiri2 (Murua, Oiarbide, Maiz): 191.5 puntu
- Oilarrak (Sasieta I, Sasieta II, Elgarresta): 182.5 puntu
- Zoropo maite zaitugu (Auzmendi, Maialen, Edurne): 175 puntu
Behin bertso saioarenak eginda,barrikote festari eman zitzaion hasera. Aurten, Ezkio-Itsasokoabesbatza izan zen txotxa irekitzeko ardura izan zuena, eta bidebatez, Yartu kultur elkartearen omenaldia jaso zuena.
Azken puntuaketa
Aldiri eta Igartubeitiko saioen ostean,honela dago sailkapen orokorra (gogoratu Gaztelekun lehenengo hirutaldeek kantatuko dutela):
- Gabiri2 (Murua, Oiarbide, Maiz): 191.5 puntu
- Erro Okocha ber bi (Amaia, Mikel, Ekain): 185.7 puntu
- Lasatarrak (Antton, Uxue, Pitu): 185.5 puntu
- Oilarrak (Sasieta I, Sasieta II, Elgarresta): 182.5 puntu
- Zoropo maite zaitugu (Auzmendi, Maialen, Edurne): 175 puntu
- Potato (Otamendi, Rikardo, Serapio): 174 puntu
- Tupis Tupau Tuneau (Manex, Ginz, Gorka): 174 puntu
- ETAMOK (Asier Iriondo, Julenagi, Iñurri): 173 puntu
- Potto eta bere koadrila (Potto, Endika, Mikel): 172.7 puntu
- Trikitilariak (Lutxurdio, Iñaki, Aitor Zabaleta): 170.68 puntu
- Beteranoak (Ajo, Segurola, Azkarate): 166.75 puntu
- OK (Eneko Iriondo, Azpe, Sotil): 163.5 puntu
Informazio gehiagorakoZumarraga-Urretxuko bertso eskolako web gunea bisitatu dezakezue .