Zumarragako osasunzentroan greba egiten ari dira EAG Etengabeko Atentzio Gunetakolangileak. Zerbitzuetan hainbat murrizketa egin ditu Osakidetzak,asteburuetan pediatria zerbitzua kenduz eta haurren arreta EtengabekoAtentzio Guneetako medikuen esku utziz. Larrialdi zerbitzuetakolangile kopurua ere murriztu egin dute eta egungo langilekopuruarekin ez dela behar bezalako arretarik eskaintzen salatu dutelangileek.
Erabaki guztiak “inposizioa” izandirelako erabaki dute greba egitea: “Osakidetzak ez du negoziatzen,inposatu egiten du eta langileekin eta gaixoekin kontsultatu gabeezarri ditu neurriak”. Erabakiaren ondorioz EAGtako langileen lanegoerak txarrera egiten du. Egun, 17:00etatik 08:00etara eskaintzendute larrialdi zerbitzua. Osakidetzak hartutako erabakiarekin ordea,24 orduko zaintzak egin beharko dituzte asteburuetan eta jaiegunetan.
Pediatra falta arazo larria da
“Legazpiko larrialdi zerbitzuakkentzean, eta Ordizian, Lazkaon eta Urretxun zerbitzuak gutxitzean,larrialdi denak Beasainen eta Zumarragan pilatzen dira, eta oraingainera langile murrizketarekin arazoa areagotu egiten da”.
Pasa den astean egin zuten moduan,datorren astean eta apirileko lehen astean greba egingo dutelangileek eta zerbitzu minimoak eskainiko dituzte. Mahai sindikalaelkartu eta bilera egingo dutela ere aurreratu dute: “adostasunminimo batera iristeko aukerak daudela ikusten badugu utzi egingoditugu grebak”.
ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutaordea, mobilizazioak egingo dituzte martxoaren 22an, 23an eta 24anOsakidetzako langileek. Osasun alorrean dagoen antolaketa faltareneta azken murrizketen harira mobilizatuko dira. Oraindik ez dutezehaztu zein protesta mota egingo duten.