Triatloi eta duatloi denboraldiak hasidu bere ibilia 2011 honetan ere. Urola Asirauto Plazaola taldekokideek ere gogotsu ekin diote denboraldiari. Aurtengoa hirugarrenadute.
Mungia eta Barakaldon egin zirendenboraldiko lehendabiziko probak. Pasa den asteburuan beste bi probaegin dira: Neguko Triatloia Isaban batetik, eta BasaurikoDuatloi-Sprint-a bestetik. Bakoitza bere modalitatean, EuskadikoTxapelketaren baitako probak izan ziren. Urola Asirauto Plazaolataldeko kideek ere hartu zuten parte proba hauetan, beste behin mailabikaina erakutsiz.
Josetxo Mugikak beteranoen 1. mailaneta Gema Hernandezek emakumezkoen maila absolutuan lehendabizikopostuak eskuratu zituzten. Euskadiko Txapelkeatako sailkapenorokorrean hirugarren dago Hernandez. Bestalde, Ibone Sanchezkirolari gazteak Urola Asirauto Plazaola taldearekin bere debuta ezinhobe hasi zuen. 23 urtez azpikoen mailan, lehenengo sailkatu zensprint dintantzian Euskadiko Txapelketaren baitan.
Baina taldeko ordezkariek esatendutenez, lortutako sari handiena taldekideen parte-hartze mailahandia izan da. Bi probetan banatuta guztira, 17 izan baitiraprobetan aritu diren taldekideak. Gainontzeko emaitzakwww.triatloi.org (Basauri) eta www.navarratriatlon.com (Isaba) orrietan eskuratu daitezke.
Gero eta taldekide gehiago
Aurten guztira 41 taldekideren fitxakerregistratu dira, zortzi emakumezkoenak eta 33 gizonezkoenak. UroalAsirauto Plazaola taldetik diotenez, gero eta kirolari gehiago aridira animatzen proba hauetan parte hartzera. Aurten, bailara kanpokozenbaitek ere eman dute izena taldearekin aritzeko.
Argazkia: Urola Asirauto Plazaola taldeko zenbait kide.
Egilea: Urola Asirauto Plazaola.