Urretxuko eta Zumarragako euskarazkoirakurle taldeak ikasturte honetako seigarren bilkura ospatuko dudatorren asteazkenean, hilak 23. Ohiko moduan, Urretxuko liburutegianegingo dute bilkura, 19:00etan.
Topaketa honetan Miren Agur Meabeidazlearen ”Zazpi orduak” liburua aztertuko dute eta oraingoan ereidazlea bertan izango da. Tertuliarako sarrera irekia da, bainaantolatzaileek liburua irakurrita joatea gomendatzen dute. 15 laguninguru bildu ohi dira hilero eta Gorka Azkarate urretxuarrak gidatuohi ditu saioak.
Sari ugaridun idazlea
Miren AgurMeabe Lekeition jaio zen 1962an, nahiz eta egun Bilbon bizi den.Umetan idazlanekiko zuen afiziotik tiraka ipuinak eta olerkiakidazten hasi zen. Irakasle moduan egiten du lan eta Giltzaargitaletxeko zuzendaria ere bada.
Hainbat literatur sari ere jaso dituMeabek, hala nola 1997ko Imajina ezazu Euskadi saria Ohar orokorrakpoesia liburuagatik 2001 Kritika saria Azalaren Kodea olerkilanagatik eta 2002ko Euskadi saria Itsaslabarreko etxea gazteliteratura lanagatik.