Gainzuri ikastetxeak, Bitarteanmerkatarien elkartearekin eta herriko beste zenbait merkatarirekinelkarlanean, irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmo bat jarriko dumartxan ”Ez egin paso, egin liburuari kaso” lelopean. Zumarragakoeta Urretxuko denda ezberdinetan, gune bereziak jarriko dira herrikogaztetxoenek bertan irakur dezaten edota liburuak maileguan etxeraeraman ditzaten. Liburuen hautaketan liburuzainen aholkularitza izandute Gainzuri ikastetxekoek. Bi hilabetez luzatuko da ekimena,martxoaren 21ean hasiko delarik. Helburua, eskolaz aparte, gizartekobeste eragile batzuk ere gaztetxoei irakurtzeko aukera eskaintzea da,haurrak eskolaz kanpo ere irakur dezan animatuz.
Guztira, 50 denda inguru bildu ditu”Ez egin paso, egin liburuari kaso” egitasmoak eta dendaripartaideek, kanpainarako Serinoski serigrafiak sortutako logoaztxarteltxo bat izango dute ezaugarri moduan euren erakusleihoetan.Beraz haurrek, aipatutako ezaugarria duen dendara sartzen direneanaukera izango dute merkatariak eskainiko dien liburuaz gozatzeko.
Argazkia: Gaizuriko eta Bi-Tarteaneko ordezkariak, kanpainaren logoarekin.