Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Peter Mullan.
- Gidoilaria: Peter Mullan.
- Antzezleak: Connor McCarron, Gregg Forrest, Joe Szula, Mhairi Anderson, Gary Milligan.
- Herrialdea: Erresuma Batua, Frantzia eta Italia.
- Iraupena: 124 min.
- Urtea: 2010
Filmari buruz
Film onenari Urrezko Maskorra etaAntzezle Onenaren sariak irabazi zituen azken zinemaldian PeterMullanen NEDS filmak, eta merezita irabazitakoak direla ezin ukatu.Filmak 70eko hamarkadaren amaiera eta 80eko hamarkadaren hasierankokatzen gaitu Eskoziako Glasgow hirian. John gazte saiatu etabizkorra da, abegikorra eta atsegina, anaia zaharra ez bezala bidexuxenetik bideratu nahi du bere bizitza. Baina ez du bide horretanjarraituko Johnek, eskolan saritua eta txalotua izatetik kalekojendilaje nerabeengana hurbilduko da.
Itxaropen eta norabide urriakeskaintzen dizkion errealitatetik ihes egiten saiatuko da, biktimaizatea baino nahiago borrero, ikasle ona baino nahiago NED, mezamutilizatea baino nahiago kola esnifatzen duen mutikotxo gaiztoa.Britainia Handian eta mendebaldeko herrialde ugaritan maiz ikusi izanden fenomeno bat irudikatzen du azken finean filmak. Familiaksostengu eta babesa eskaini beharrean, mehatxua, beldurra etagorrotoa eskaintzen dituenean, eskola irakatsi eta aukerak emanbeharrean alienazio pertza ustela denean, gizartean indarkeria etagorrotoa oinarri duten jokabideek itxurazko aterpea ematen diotelanoraezean sentitzen den pertsonari.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 4,00 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Butak 21 zine klubak XIX.denboraldirako antolatutako egitarau ikusi osorik hemen klik eginda.