Baserri zahar bat zutik tsunamiarenhondakinez inguratua? Ez, David Elgearen argazki bat da, bainaespresuki maketak eraikitzen ditu gero haiei argazkiak egiteko. Zailada aditua ez den begiarentzat hauek eta tilt-shift efektuarekinegiten direnak desberdintzea, egiazki. Erakusketa Donostiako Arteztugalerian ikusgai hilabete honetan.
Argazkiak
David Elgueak, 2001etik eraikitakoeszenategiei (maketei) argazkiak ateratzen dizkie. Bere proiektuarenerreferentzia errealitate difuminatu batean dago; errealitate etafikzioaren arteko mugan dagoen eremuan kokatua. Piktoriko etafotografikotik kanpo eta era berean barne dagoen eremu eszentriko bateraikitzea da helburua. Zinetik oso urbil dagoen errepresentaziofantasmatikoaren esparruan dago.
Argazkilaritza “distantzia etadimentsioen ezagutza desagertarazten duen azelerazio fenomeno batean,gure begien indarra handitzeko protesi bezala” erabiltzen du.Erreferentea eta irudiaren arteko bitartekaritza prozesuan iruzurradago, fikzioa. Bitartekaritza hori perbertitua dago etaargazkilaritzaren hasierako ezaugarria atzekoz aurrera jartzen du,iruzur joko bat eskainiz. Hain zuzen ere inguruaren testigantzafidela ematen digulakoan, argazkilaritzagan dugun konfiantzagatik,onartzen dugun iruzurra.
Iturria: sustatu.com
Argazkia: David Elguea