Goierri Kirol Elkarteko mendi sailakBizkaia mendebaldeko mendietara irteera proposatzen du datorreniganderako. Ordunteko mendizerrara izango da irteera hain zuzen,Kantauri eta Meditarraneoko ur banalerroan dago, Bizkaia, Kantabriaeta Burgosen arteko mugan. Ipar isurialdeko hegi malkartsuakKantabriako Soba eta Bizkaiko Karrantza udalerrietara jaisten dira.Hegoaldekoak berriz, Burgosko Mena haranera.
Ibilbidea
Mendi irteerari Kantabriako Sobaudalerriko Prado auzoan emango zaio hasiera. Ondoren, BizkaikoKarrantza udalerriko Calera de Prado auzotik pasatu eta MesadaMendizerrara igotzea da asmoa (Peñalta 1134 m). La Mana/La Maza etaZalamaren ipar isurialdea aurrez aurre gelditzen delarik. Mendihauetara joateko Llana de Saldueroko biotopo babestutik pasatu etaPotzu Beltza Sakon handia zeharkatuko dute. Behin OrdunteMendizerrako kordelean Hego-mendebal norabidea jarraituz La Mana/LaMaza (1202 m) eta Tarreros Negros (1326 m) tontorretara iritsikodira. Azken honetan dagoen meatzea ikusi ahal izango dute. Zertxobaitaurrerago Zalamako (1336 m) tontorra dago, Ordunte Mendietako etatxango honetako puntu garaiena. Tontor honetatik 360 gradukopanoramika ikusgarria dago. Ibilbidea bukatzeko Burgos probintziakoAgüera herrira jaitsiko dira.
Goizeko zazpietan izango da irteeraordua, Goierri elkartearen egoitza parean. Elkartetik arretazibiltzeko eskaera luzatu dute, ordu aldaketa izango baita egunhorretan. Izena Goierri kirol elkartean bertan eman daiteke.Bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek berriz 15euro. Irteeraren inguruko informazio guztia Goierri Kirol Elkartekmendi saileko web gunean duzue.