Zumarragako eta Urretxuko ezkerabertzaleak sagardo jaia antolatu zuten larunbatean. Sagardotegibihurtu zuten Euskadi plaza 19:30etik aurrera. Ehun bat pertsonabildu ziren festaren bueltan. Euskadi plazan bertan erre zituztentxuletak izan ziren menuaren protagonista, sagardotegi guztietakobakailao tortila eta takoak lagun. Sagardoa nahi haina izan zen,jarri zituzten bi kupeletan. Afal ostean, Nerea Elustondo eta AsierIriondo bertsolariak aritu ziren giroa berotzen.
Bi herrietako ezker abertzaleko kideakherri programa antolatzen ari direla eta hauteskundeak prestatzenjarraitzen dutela gogorarazteko baliatu zen festa.
- Ikusi bideoa jarraian: