Otsailean hasi zuen bere ibilia Goñirenomenez Zumarragan urtero jokatzen den pilota txapelketak. Aurtenhogeigarren urtemuga bete du gainera ekimenak. Sei astetan zeharjokatu dira partidak Zumarragako Beloki pilotalekuan, Beloki pilotaelkarteak antolatuta. Behin kanporaketa guztiak jokatuta Ojuel etaAretxabaleta eta Arrese eta Iruretak jokatuko dute binakakoa etaQuina zumarragarra eta Mendinuetaren artean egongo da promesetakoa, lau t´erdian.
Hiru partida izango dira guztiragaurkoan ere. Lehenengo Beloki pilota elkarteko ikasleek jokatukodute. Ondoren Quina eta Mendinuetaren txanda izango da eta amaitzekoOjuel eta Aretxabaleta eta Arrese eta Irureta arituko dira binaka.Partidak 18:30ean hasiko dira eta doakoak izango dira.
Iaz gogoratu, aurreikuspenak betetaRenobales eta Lopezek osatutako taldeak irabazi zuela (22-20) XIX.Goñiren Omenezkoa, binaka. Ezkurdiarentzat izan zen txapela (22-18),berriz, promesetan lau t’erdian.
Argazkia: iaz finala jokatu eta geroirabazleak eta antolatzaileak sari banaketaren unean.