Goierriko hamalau haur eskolatatikhamahirutan egin dute hiru orduko lanuztea, LAB, STEE-EILAS eta ELAkdeitutako mobilizazioarekin bat eginez. Haurreskolak Partzuergoarenbarruko haur eskoletan egindako geldialdi horren helburua, soldatetaneta lan baldintzetan izandako murrizketak salatzea da.
Goiz partean, 11:00etatik 14:00etarabitartean Urretxu-Zumarraga, Legazpi, Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi,Gabiria, Beasain, Zaldibia, Gaintza, Itsasondo, Mutiloa, Zerain,Olaberria eta Idiazabalgo haur eskoletan egin dute lanuztea gaur.Legorretako haur eskolaren kasuan hezitzaile bat izan da geldialdiaegin duena.
Lanuztea egin arren, aipatutakohamahiru haur eskolek %25eko zerbitzu minimoa eman dute gaur goizpartean. Amaia Iztueta hezitzaileak eta LABeko Goierriko haureskoletako ordezkariaren hitzetan «hasiera batean Administrazioak%50eko zerbitzu minimoa ematera behartu nahi gintuen. Ez geunden adoserabaki horrekin eta errekurtsoa jarri genuen». Astelehenarratsaldean irten zen haur eskolek %25eko gutxiengo zerbitzua emanbehar zutela zioen epaia.
Mobilizazioak Eibarren
Eguerdikohamabietan Eibarren elkartu dira lanuztea egin duten hezitzaileak,bertan baitago Haurreskolak Partzuergoaren egoitza etaelkarretaratzea eta kotxe karabana egin dituzte. Iztuetaren araberaBizkaia, Araba eta Gipuzkoako 1.000 hezitzaile inguru elkartu dirabertan. Horien artean zeuden Goierriko haur eskoletatik joandakolangileak ere.
Balorazio positiboa
Iztueta osogustura agertu da lanuzteak izandako erantzunarekin eta baita geroEibarren egindako mobilizazioekin ere. «Hezitzaileek sindikatuekdeitutako lan uztearekin bat egiteaz gain, Eibarrera etorri etaelkarretaratzean zein kotxe karabanan parte hartu dute. Balorazio osopositiboa egiten dugu, zentzu horretan».
Goierriko haur eskola guztietakohezitzaileak izan dira Eibarren, Mutilokoak eta Ezkio-Itsasokoak izanezik. «Haur eskola txikietan hezitzaile bakarrak lan egiten du etagutxiengo zerbitzuak bermatzeko bertan gelditu behar izan dute. Haureskola handiagoetan ere batek edo bestek ezin izan du etorri, halanahi izan arren». Dena den, Iztuetak azpimarratu du zerbitzuminimoak bermatzeagatik Eibarrera joan ezin izan duten hezitzaileekbeste modu batean parte hartu dutela, «haur eskoletan kartelakjarriz eta gurasoei zein herritarrei arazoaren berri emanez».
LABeko ordezkariak aipatu duenez,«orain Administrazioari dagokio urratsak ematea. Bien bitartean,murrizketekin zein egoera larri honekin behin betikoz bukatubitartean guk borrokan jarraituko dugu ».