Haitiko Jacmel lurraldeko herritarrekZumarragako eta Urretxuko biztanleei esker ona agertzeko margolan batbidali dute. ”Agertu duten elkartasuna eskertzeko” esan dioGoierriko Hitzari Aintzane Arizmendiarreta Misioen Lagunen kideak.
Leire Atxega, Elizbarrutiko Misiokoordezkariaren eskutik jaso zuten margolana, Zumarragako Andre MariJasokundearen parrokian. ”63 urte dira jada Elizbarrutiko Misioaklanean hasi zirenetik”, gogorarazi zuen.
Atxega aurreko urtean egon zen Haitineta ”egoera oso txarra dela azaldu zigun”, kontatu duArizmendiarrietak. ”Buruan badaukagu beste kontenedore batbidaltzea, elikagaiekin eta premiazko produktuekin, baina Haitikogobernuak mugak itxi egin ditu eta une honetan ez dago ezerbidaltzerik”.
Apirilaren 1ean izango da aurtengoelkartasun afaria, ”oraingoan beste ukitu bat eman nahi diotela aurreratu dute”.