Pasa den larunbatean egin zen OñatinEuskadi mailako Distantzia Motzeko Duatloi txapelketa. Bertan partehartu zuten Urola Asirauto Plazaola taldeko kideek ere, etagaraipenak eskuratuta itzuli ziren etxera, beste behin.
Aurten, zirkuitua luzatu duteantolatzaileek, distantzia motzeko nazio mailako ranking-eanpuntuagarria izan dadin. Hala, Oñatiko kaleetatik 10 kilometrokorrika, Bergara, Antzuola eta Legazpi igaroz 40 kilometro bizikletaneta berriz ere herriko kaleetatik zehar beste 5 kilometro korrikaosatu behar izan zituzten parte hartzaileek.
Urola Asirauto Plazaola Triatloitaldekoen parte hartzea ugaria izan zen berriro ere. 16 taldekideizan ziren guztira. Azpimarratzekoa da hau, duatloi probetan partehartze handiena duen taldea baita Urolakoena.
Aurrekoetan bezala, oraingoan ere,txapeldun bat izan zen taldean, Josetxo Mujikak Euskadiko Txapelketaeskuratu zuen beteranoen II mailan. Nesken artean, paper bikainaburutu zuten Gema Hernandezek (6. Euskadiko Txapelketan) eta AintxiñeKerejetak (9. Euskadiko Txapelketan). Mutilei dagokionez, taldeka 7.postuan sailkatu ziren.
Euskal Zirkuituko hurrengo topaguneaDurangon izango da, distantzia motzeko beste duatloi bat ospatukodelarik bertan.