Zumarragako eta Urretxuko udalekelkarlanean antolatzen duten ekimena da ”Liburuak plazara!”. Urteroapirilean zehar egiten da, hil honetan ospatzen baitira Haur Liburueneta Liburuaren Nazioarteko Egunak. Apirilaren 2an izango dalehendabizikoa eta hilaren 23an bigarrena. Bi egun hauek ospatzeazgainera, ”Liburuak plazara!” ekimenak herritarren artean irakurketaohiturak sustatzea ere badu helburutzat.
Hala, Haur Liburuen NazioartekoEgunean jarriko da martxan ekimena, ipuin kontaketa batekin.Zurrumurru Antzerki Taldeak ”Mamuak eta beste auzokide batzuk”eskainiko dute 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Ekimena ZelaiArizti kultur etxean izango da, eta leku muga dela eta, kontaketarakogonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira kultur etxean bertan.Martxoaren 29an izango da horretarako azken eguna.
Hurrengo ekintzak apirilaren 13anburutuko dira. Batetik, gaztetxoenentzako beste ipuin kontaketa batizango da, oraingo honetan Urretxuko kultur etxean. Bestetik,helduagoei zuzendutako ekimena izango da Zelai Ariztin. Jose LuisPadron idazlearen eta Felix Maraña idazle eta kazetariareneskutik ”Gabriel Celaya: ehun urteko kontzientzia” hitzaldia izangoda 19:30etik aurrera.
Hilaren 16an, azken urteetan ohiturabihurtu den Liburu Azoka egingo da. Aresti eta Paideia liburu dendeneskutik liburuak kalera aterako dituzte Areizaga-Kalebarrenen.Horretaz gainera, liburuak trukatzeko gune bat ere izango da. Haurrekere noski, izango dute euren lekua azokan.
Aurten, apirilaren 23ak, LiburuarenNazioarteko Egunak, Aste Santuko oporrekin bat egiten duenez,egitaraua aurreratu egin da.