Promesetakoan, lau t´erdian AnderQuina zumarragarrarentzat izan zen garaipena. Mendinueta aurkaria19an utzi zuelarik markagailuan. Senior mailan binaka Arrese etaIruretan osatutako bikoteak eraman zuen txapela Oruela etaAretxabaleta 14rekin atzean utzita. Aurretik, Beloki pilota eskolakoikasleen txanda izan zen 16ra jokatu zen partidan. Menor eta Sanchezizan ziren garaile. Larrañaga eta Amondarainek ezin izan zuten10eko puntuazioa gainditu markagailuan.
Finalak ikuskizuna piztu zuenherritarren artean eta 350 pilotazaletik gora bildu ziren atzo,18:30ean Zumarragako Beloki pilotalekuan.
Quinarentzat txapela
Zumarragar gaztearentzat izan zen atzotxapela promesetan, lau t´erdian jokatutako finalean. Partidagogorra izan zen. Mendinuetak joko luzearen aldeko apostua egin zuenQuinak airezko tantoak bilatzen zituen bitartean. Hasiera batean,finala Mendinuetarentzat izango zela zirudien arren, 8 eta 2 jarrizen aurretik markagailuan- Quinak buelta ematea lortu zuen. Hala, 16eta 15 gelditu ziren, arabarra aurretik. Mendinuetak berriz ere ihesegin zion eta 19 eta 15 gelditu zen markagailuan. Ez zuen tantogehiagorik egitea lortu ordea eta Quinak osatu zuen 22ra artekobidea.
Arrese eta Irurentzat seniorretan
Arresek eta Iruretak atzean jokatuzuten partida guztian zehar eta Aretxabaletak ahal zuen moduanerantzun zuen erasoa. Aretxabaletak eskuin eskua ukituta hasi zuenpartida eta Ojuelek aldiz, ez zuen pilotaz gozatzeko aukera handirikizan. Iruretak bere aldetik partida serioa jokatu zuen eta Arresekbere kolpeak probestu zituen. Ondorioz, eginako joko onagatik, Arreseeta Iruretarentzat izan zen txapela senior mailako binakakoan.
Bestalde, Arreserentzat (argazkian) izan zenfinaleko pilotari onenarentzako saria. Zumarragako Etxeberrijatetxean bi pertsonentzako afaria eraman zuen opari gisa.
- Ikusi bideoa jarraian: