”Bezeroenfidelizazioa lortzea” eta ”erosle berriak bilatzea” izango diraBi-Tarteanen, Zumarragako eta Urretxuko merkatarien elkartearenhelburu nagusienak 2011 urte honetarako. Ondorio horretara iritsiziren elkarteko kideak aste honetan egin berri duten urteko batzarorokorrean.
Aipatutakohelburuak lortu ahal izateko, datozen hilabeteetan kanpainaezberdinak jarriko dituztela abian jakinarazi zuten Bi-Tartenekoek.Hala, pasa den astelehenetik martxan da, Gainzuri ikastetxeaksustatuta eta bi herrietako merkatariekin martxan jarri den ”Ez eginpaso, egin liburuari kaso” kanpaina. Haurrengan irakurzaletasunabultzatzea du helburu. Horretarako herriko hainbat denda etakomertzioetan liburuak hartu ahal izango dira maileguan. Kanpaina bihilabetez luzatuko da.
Bestaldemaiatzean eta Urretxuko Urrelur, Mineralen eta Fosilen museoarekinelkarlanean ”Museoak kalera” ekimenean hartuko du partemerkatarien elkarteak. Maiatzaren amaieran gainera, %5eko deskontuaegingo dute elkarteko dendetan, bazkide txartela erabiltzen dutenbezeroei. Urte osoan zehar egingo dituzten bi kanpainetatik lehenaizango da. Bost euroko opari bonoak ere zozketatuko dituzte datozenhilabeteetan zehar.
Ekaineaneta bi udaletako Agenda 21ekin elkarlanean, beste kanpaina bat izangoda martxan, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren aitzakian. Poltsaberrerabilgarriak banatuko dituzte dendetan eta elkarteko dendabakoitzean erosketetarako orgatxo bat zozketatuko da. Gainera,Bi-Tarteanek Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxan etaKorrikan modu aktiboan parte hartuko du. Era berean, web gune batsortzekotan ere badabiltza, elkarteko kideen artean eta denda etabezeroen artean elkartrukerako baliabide bat eskaini asmoz.
Amaitzeko,Bi-Tarteanek herriaren dinamismoa sustatu nahi du. Beste askotan esanduten bezala, ”merkataritza desagertzen bada, herriko bizia hilegiten delako”. Gaur egun bizi duten egoera ”ez da onena, bainaegietn ditugun ekintzek emaitzak ematen dituztela ikusten ari gara”,dio Lourdes Salazar, Bi-Tarteaneko kideak. Bi-Tarteanetik”aisialdirako eta animaziorako gune bat sortu nahi dugu, jendeakgure kaleak eta dendak bisita ditzan” baita bide batez, herrikobezeroak kanpora joatea ekiditeko. Horretarako Bi-Tarteanen bazkidekopuruak gora egitea ona litzatekeela uste du Salazarrek ”gaur egunbi herrietako 85 denda eta komertzio dira elkarteko kide”.