Bihar hasiko dute San Joan pilotatxapelketa Urretxun. Hamaikagarrena izango da aurtengoa eta orain biurteko etenaldiaren ondoren, iaz berreskuratu zuten berriro eretxapelketa. Hortaz, aurten iaz bezala, kadeteen, jubenilen etaseniorren pilota partiduekin gozatzeko aukera egongo da Ederrenapilotalekuan. Amateur mailako pilotari onenak arituko dira lehian.Ekainaren 24an ospatzen den San Joan egunaren ingurura arte luzatukoda txapelketa.
Kadeteen mailan hiru partida jokatukodira larunbatean: Iruretagoiena-Larrañaga, Chiapuso-Alberdieta Zamora-Imaz. Igandean jubenilen eta seniorren txanda izango da.Jubeniletan beste hiru partida jokatuko dira: Isasmendi-Lujanbio,Apeztegia-Elustondo eta Imaz-Cordon. Senior mailan binaka aritukodira eta partida bakarra jokatuko dute. Muguruza eta Jauregi Urdanizeta Lukinen aurka arituko dira. Bai larunbatean eta baita igandeanere 10:00etan emango zaie hasiera partidei.