Urretxuko eta Zumarragako Goierri KirolElkartea orain 60 urte sortu zen. Garai hartan dagoeneko, zuensailetako bat txirrindularitzarena zen. Elkarteak beti bultzatu dutxirrinduarekiko zaletasuna eta bi herrietako txirrindulari onenek,lehendabiziko pedalkadak Goierrirekin eman dituela esan daiteke.
Baina azken urteetan txirrindularienkopuruak behera egin du eta zikloturisten taldea soilik mantendu daazken urteetan. Arrazoi ezberdinak tarteko, herriko gazteek ez zutentxirrindularitzan modu federatuan parte hartu nahi eta elkarteko sailhau hankamotz egon da, orain arte.
Izan ere, mutil talde batek, eurengurasoek eta Goierri elkarteak berak lagunduta, txirrindularitzanaritzea erabaki du. Oraingoz 10 dira Goierriren maillotarekin aritukodiren txirrindulari gazteak. Kadete mailan dagoen beste batek Oñatikotaldearekin entrenatu beharko du, ez baitago bi herrietan bere mailanaritzen den beste inor.
Datozen hilabeteetan trafikoariitxitako zirkuitoetan hainbat lasterketa korrituko dituzte gaztehauek, kolore txuri urdinekin. Urretxun egingo da horietako bat,ekainaren 11an hain zuzen. Egun horretan gainera, berriki zendu denAndre Enriqueri omenaldia egingo zaio. Enrique Elkartekotxirrindulari eskolako sustatzaileetako bat izan zen.
Lehendabiziko zita garrantzitsua ordea,apirilaren 4an izango da, ordea. Egun horretan egingo da EuskadikoItzuliko lehendabiziko etapa, Zumarragan hasi eta amaituko dena.Txirrindulari gazteek, etapa honetako lehendabiziko metroak egitekoaukera izango dute, euren idoloen aurretik.
Egilea: Asier Zaldua.