Zintzo-Mintzo euskaltzale elkartearen lehen pausoak.
1994ko urtarrilean Zintzo-Mintzo elkarteak bi herriotako udalekin eta elkarteekin euskararen erabilera bultzatzeko hitzarmena sinatu zuen. Ezkerretik eskuinera: Amaia Aranburu (Kimets-Goiargi abesbatzako kidea eta sinatzaileetako bat), Jose Julian Irizar Zumarragako alkatea, Mari Karmen Garmendia Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Ramon Arbizu Urretxuko alkatea, Pello Biain Zintzo-Mintzoko lehendakaria eta Joxe Mari Etxaniz aurkezlea.