Berriki Birmanian izan da, egun Saharanda eta etorkizunean Kolonbia eta Venezuelara joan nahi du. Berelanbideari buruz hitz egin du.
Makina bat lanetan aritu zaraargazkilari freelance moduan hasi aurretik. Nola heldu zara honetara?
Asko bidaiatu dut eta argazkilaritzabetidanik oso gustukoa dut. 2009ko Aste Santuan Saharara joannintzen. Manifestazioa izan zen, 18 urteko mutil batek mina batzapaldu zuen eta hanka lehertu zitzaion. Saharar batek eta biokbakarrik atera genuen une horretako argazkia. Gara, Aurora Photos etaParis Matchi saldu nizkien argazkiak. Azken hauek bere banderarekinzegoen frantses baten argazkia erosi zidaten, Frantzia Marokoren aldedagoela suposatzen baita. Gertaerak lur jota utzi ninduen, nigandikoso gertu izan baitzen eta gaztea ezagutzen bainuen. Jendearijazotako azaltzen saiatzen nintzenean ez zuela ulertzen konturatunintzen. Argazkiak ikusten zituztenean ulertzen zuten. Kazetaritzaargazkilaritza beti gustukoa izan dut eta, langabezian nengoenez etakamera nuenez, aurrera egitea erabaki nuen. Oraindik ez dit bizitzekoadina ematen: hilabete batzuetan 700 euro irabazten dut eta bestebatzuetan 50. Zorionez, joaten naizen tokietan bizitza oso merkea da.Saharan 65 eurorekin hilabete eman nuen.
Gatazketan espezializatu al zara?
Ez. Bizpahiru gatazketan izan naiz,baina horretara dedikatzea oso zaila da eta gainera ez da gehienatsegin dudan lana. Nahiago dut gatazken ondorioen argazkiak atera.Saldu dudan azken lana Birmania eta Tailandia artean dagoenerrefuxiatu kanpamentuari buruzkoa da. Tailandiak ez zuen Ginebrakoituna sinatu eta errefuxiatuak guztiz ahaztuta dituzte, baina eurenkasua ez da oso ezaguna. Inork gutxik egiten die jaramon. GobernuzKanpoko Erakunde batzuk daude, baina hirietan lan egiten dute.Saharako gerraren ondorioei buruzko lanak ere egin ditut. Errefuxiatugune batean dagoen psikiatrikoari buruzkoa, adibidez. Ez duteargindarrik eta urik, lotu egiten dituzte… Ez dituzte halatorturatu nahi, baina ez dute gaixoak zaintzeko baliabiderik. Halakogaiak atsegin ditut.
Bakarrik lan egiten al duzu?
Bai, baina Birmanianperiodismohumano.com web orriko kazetari bat ezagutu nuen: CarlosSardiña. Komunikabideek testuak, argazkiak eta bideoak eskatzendituztenez, gure indarrak batzea erabaki genuen. Biok ilegalki sartuginen Birmanian eta abenduaren 1ean Moethee Zun, Asiako Che Guevara,ezagutzeko aukera eskaini ziguten. 80ko hamarkada amaieran Birmaniakoerreboltetako gidaria izan zen eta hainbatetan hildakotzat eman dute.Bere gerrilla gidatzeaz gain, gainontzeko guztiak kontrolpean ditu.Dagoeneko urte batzuk pasatu dira bere berri azkenekoz izan zenetiketa ondoko dendan genuen. Gu kazetariak izateak ez zion inongograziarik egin, baina euskalduna nintzela esan nionean abegitsuagoaagertu zen. Euskal gatazkaz hitz egiten hasi ginen eta oso ondoinformatuta dagoela konturatu ginen. Kolonbia, Venezuela eta bestehainbat herritako errealitatea ere gertutik jarraitzen du. Mexikon 25gerrilla daudela esan zigun eta bertako gure lagun batek 17 besterikez zituen ezagutzen.
Nolakoa izan zen elkarrizketa?
Gure telefono zenbakiak eskatu zizkiguneta elkarrizketa eskaini edo ez pentsatuko zuela esan zigun. Hiriraitzuli ginenean elkarrizketa egiteko deitu ziguten. Bananduta eramangintuzten eta egun ezberdinetan. Izan ere, Birmaniako armadakgerrillarien buruzagi bat baino gehiago hil du hirietan eta MoeetheZunek ezkutalekuz etengabe aldatzen du hirian dagoenean.
Primizia lortu zenuten, baina gaur egunhalako lanak ez dira nahikoa baloratzen espainiar Estatuan.
El País egunkariak 48 euro eskainizizkigun bi orrialdeko elkarrizketa baten eta hiru argazkiren truke.Zur eta lur gelditu ginen. The Independent egunkariak 1.200 euroordaindu zizkion Carlosi zutabe bategatik eta Suediako egunkarianarkista batek 100 euro niri argazki txiki bategatik. Zergatik ariden hau gertatzen espainiar Estatuan? Komunikabideak enpresa hutsakbilakatu dira eta Birmania ez da espainiarren interesekoa. Aregehiago, telefonoa hartu zigun nazioarteko saileko kazetariak ezzekien Moethee Zun nor zen. Elkarrizketa prezio horretan ez saltzeaerabaki genuen, noski. Gure teilatura harriak botatzea izango zen.
Gauzak benetan gaizki daude.
Krisia erabatekoa da. Argazkilariindependentea izatea beti izan da oso zaila, baina egunkariak interesekonomiko eta politikoen mesedetan lan egiten duten enpresak bilakatudira. Albiste batek etekin ekonomikorik ez duela eman behar ustebadute ez dute argitaratzen. El Mundo egunkarikoek gure argazkiak weborrian jarriko zituztela esan ziguten, baina hor jartzen direnargazkiengatik ez dutela batere ordaintzen.
Nolakoa da argazkilarien artekoharremana?
Batzuekin oso ona eta besteekin osotxarra. Azken finean, hau negozioa da. Txiletar baten, italiar bateneta mexikar baten laguna egin nintzen eta kontaktuak elkarri pasatzengenizkion. Baina sekulako kabroia den madrildar bat ere ezagutu nuen.Nire ondoan eseri zen jatetxe batean eta telefono zenbaki bat lapurtuzidan. Zenbaki horri esker oraindik fotografiatu gabe zegoen batailoibatengana heltzea lortu nuen. Bera ere han azaldu zen. Gainera, ezzituen aginduak jarraitu eta guztion bizitzak arriskuan jarri zituen:argazkiak flasharekin atera zituen, kolore bizidun arropa eramanzuen… Azkenean beraiekin jarraitzea debekatu zioten eta bereblogean liberazio armadak informazioa zentsuratzen duela idatzi du.
Zeintzuk dira zure gustukoargazkilariak?
Pep Bonet eta Massimo Berruttiren lanakizugarriak iruditzen zaizkit. Gatazkak baino gehiago gatazkenondorioak lantzen dituzte. Gaur egun gerra argazkilariak tropeleanjoaten dira eta paparazziak direla dirudi. Irak, Afganistan etaHaitin hildakoen argazkiak besterik ez dituzte ateratzen. Munduanbeste tokirik ez dagoela dirudi. Aipatutako toki horietara joatea osogarestia da, denek bertara joan nahi baitute. Enpresa baten babesikez baduzu ezin zara bertara joan. Reuters agentziakoak helikopteroaniritsi ziren Birmaniara: Gurutze Gorrikoei erditik kentzeko esanzieten, jendeari posatzeko eskatu zioten…
Nola lortzen du Urretxuko gazte batekBirmaniako iraultzaile batengana heltzea?
Horretarako behar den informazioa ez daInterneten ageri eta beste argazkilari bati kontaktuak eskatukobanizkio babak eltzetik nik neuk ateratzeko esango lidake. Tailandianhiru aste kosta zitzaidan nahi nuen tokira heltzea.
Zein da zure hurrengo helburua?
Sahararen independentziaaldarrikapenaren 35. urteurrenaren ospakizunak jarraitu behar ditut.Gainera, gerra berpiztu behar dela dirudi eta bertan egon nahi duthori gertatzen denean.
Eta ondoren?
Munduko toki asko iruditzen zaizkitinteresgarriak. Kolonbia eta Venezuela, esaterako. Gervasio Sanchezekdesagertuei buruzko lan oso interesgarria egin du: Alvaro Uribekmilaka pertsona desagerrarazi ditu gerrillariak edo terroristak zirenaitzakiarekin. Sanchezek bakarrik hitz egin du gai horri buruz orainarte. Gai oso interesgarria iruditzen zait eta gainera apenas ukituda. Venezuelako indarkeria ere jorratu nahi dut. Iaz bakarrik 20.000hilketa izan ziren. Mexiko eta Kaukaso ere interesatzen zaizkit,Tailandiako erregea gaixo dago eta bera da herrialdeari egonkortasunaematen diona, Birmanian lehenengoz gerrilla guztiak elkartu dira…Bestalde, gu ezin gara helburu bakar batekin joan. Hori Reutersekoekegin dezakete, lan zikin guztia egiten dietelako eta eurek argazkiakatera beste zereginik ez dutelako. Gure kabuz goazenok, berriz, gaibat baino gehiago dugu buruan itxaroten gauden bitartean denbora ezgaltzeko. Gai nagusirako kontaktuak lortzen ari garen bitartean gurestockerako argazkiak ateratzen ditugu.
Zein da lan honen alderik gogorrena?
Bizi baldintza oso gogorrak jasan beharditugu, baina hori nahi dugulako egiten dugu. Gogorrena mundu guztiaklan ona egin duzula aitortzea, baina argazkiak inork ez erostea da.Lan hau gustuko dugulako egiten dugu, aberastea ezinezkoa baita.