Urte hauetan guztietan egunkariensalmenta eta banaketa asko aldatu diren arren, Elgarrestatarrak diraUrretxu eta Zumarragako saltzaile eta banatzaile nagusiak. Hala,‘Periodistak’ ezizenaz ezagutzen zaie. Marijo eta MariajeElgarrestarekin izan gara euren lanari buruz hitz egiten.
Noiz eta nolatan hasi zen zuen familiakontu honetan?
Marijo (M1): Rufino Elgarresta aitonaeta Pilar Bastarrika amona hasi ziren lan honetan, 1942an. AitonaIrigon baserrikoa zen eta amona Eitzagako igeltseroen etxekoa, elizaparean dagoena. Aitona postaria zen eta alkateak egunkariak erebanatzeko eskatu zion. Izan ere, inork ez zuen lan hori egin nahi etabanaketa oso kaxkarra zen. La Voz de España egunkarikoek alkatearideitu zioten eta honek aitonari. Correosek lan bat edo besteaaukeratzeko esan zionez, amona arduratu zen egunkarien banaketaz.Garai hartan gure aita soldadutzan zegoen eta itzuli zenean berariere lan egitea tokatu zitzaion. Amona hil zenean, berriz, gure amaere hasi zen. Amonarekin izeba Joxepak ere lan egin zuen.
Familian lan egin duzue beti.
M1: Aitak goizeko banaketa egiten zueneta ondoren lantegira joaten zen. Arratsaldean, berriz, La Unidadegunkaria banatzen zuen. Hau arratsaldeetan ateratzen zen, hasieranegunero. Gero igandeetan argitaratzeari utzi zioten. Taberna etaelkarte gastronomikoetan banatzen genuen batez ere. Izan ere,arratsaldetan ez genuen kioskoa irekitzen. Dena den, jendeak bazekiennondik nora genbiltzan eta egunkaria nahi zuena guregana etortzenzen. La Voz de España, La Unidad eta La Hoja del Lunes aldi bereanitxi ziren.
M2: Arratsaldeetan La Unidad Mordotabernara eramaten genuela eta egunero jendez gainezka izaten zelagogoratzen dut. Izugarria zen jendeak nola poteatzen zuen.
Zenbat kiosko zenituzten?
M1: Hasieran bakarra genuen, Urolatrenbidearen pasonibelaren ondoan. Egurrezkoa zen eta aitonak eginzuen.
Egunkari asko saltzen al ziren?
M1: Gauzak asko aldatu dira. Garaihartan guk bakarrik saltzen genuen egunkaria. Dendetan enkarguz uztengenuen. Dendariek euren bezeroei mesedea egiteko hartzen zituztenegunkariak. Egun, ordea, saltzeko hartzen dituzte eta komisioa dute.Kontuan izan behar da garai batean denda txikietan egiten zirelaerosketa guztiak. Eitzagara eta Orbegozo auzora karrotxoarekin joatenginela gogoratzen dut. Amak 1965ean-edo ekarri zuen lehen autoa.Ordura arte karroari tiraka ibiltzen ginen. Igandeetan, egunkarigehiago saltzen zirenez, karro handiagoa erabiltzen genuen. Aitakbizikletari lotzen zuen eta hala eramaten zituen egunkariakgeltokitik kioskora. Euria egiten zuenean erabiltzen zuten toldoagordeta dugu oraindik.
Lehen lana gogorragoa izango zen.
M2: Baina orain baino askoz ere gehiagosaltzen zen.
M1: Nik ez dut horren argi. Garaibatean guk bakarrik saltzen genituen, baina egun janari dendetan etaliburu dendetan ere saltzen dira. Kontuan izan behar da herria askohazi dela aitona-amonak lanean hasi zirenetik. Izeba Joxepak dozenaerdi egunkari besterik ez zuen eramaten Leturietara. Egun, berriz,etxebizitza asko daude inguru hartan.
M2: Bai, baina duela urte batzuk egunbaino gehiago saltzen zen. Beharbada gu hasi ginenean mundu guztiakezin zuen periodikoa erosi, baina gero salmenta asko hazi zen etaegun jaitsi egin da.
Egunkari askoren sorreraren etadesagerpenaren lekuko izan zarete.
M1: Franco hil zenean panorama erabataldatu zen. Estatu mailako egunkariak pikutara joan ziren eta ElDiario Vascok hartu zuen nagusitasuna.
Aldizkariak ere hasiera-hasieratiksaldu al dituzue?
M2: Beti izan ditugu. Egunkariak etaaldizkariak saldu ditugu, besterik ez.
M1: Garai batean Hola, Lecturas etaDiez Minutos bakarrik ekartzen genituen. Postaz heltzen ziren.
M2: Egun sekulako eskaintza dago. Denaden, gehien saltzen direnak txutxu-mutxu aldizkariak dira oraindikere: Pronto eta Hola batez ere.
M1: Telebistan txutxu-mutxu saio piladago eta horrek salmenta jaitsiarazi du, baina hala ere oraindikhoriek dira gehien saltzen diren aldizkariak. Bildumak enkarguzbakarrik ekartzen ditugu. Horrekin disgustuak izan ditugu, batzuekabisatu gabe erosteari uzten baitiote.
Zenbat senitarteko zabiltzate egunlanean?
M1: Pili lehengusuak eta Iñaki anaiakgoizetan laguntzen digute. Bestelakoan gu arduratzen gara lanaz.
Lan gogorra al da?
M1: Oso lotua da. Urtean 362 egunetangoizeko 4.30ean jaiki behar da. 5.00etan geltoki ondoan dugunlokalera joaten naiz. Egunkariak han uzten dizkigute. El Diario Vascoeta Noticias de Gipuzkoa ordu horretan han izaten dira. 6.00ak alderaGara, Berria, Marca eta El Mundo Deportivo heltzen dira.Gainontzekoak 7.00ak aldera heltzen dira. Banaketa 9.00etan bukatzendut eta ondoren Urretxuko kioskora joaten naiz Iñaki lanera joandadin.
M2: Oporretara joateko ohiturarik ezdugu, baina aukerarik ere ez.
Hotza eta euria egiten duenean zuenlana ez da gozoa izango.
M1: Kaleko lana gogorra da. Eguraldiona egiten duenean zoragarri, baina elurra egiten duenean… Autoaelurrarekin ibiltzeko egokituta dugu, baina beste askok ez dutehalakorik egiten eta gure lana oztopatzen dute. Bestalde, egungobotak eta arropa garai batekoak baino askoz ere hobeak dira.
Duela egun gutxi Piedad kalean kioskoaestreinatu duzue.
M1: Bagenuen estreinatzeko gogoa,utzitako lokal batean baikeunden eta hala ezin baita eroso lan egin.Zertarako egokitu gero joan beharra baitugu? Hamabost egunetanbueltan izango ginela esan ziguten, baina hilabeteak eman ditugubertan.
M2: Kiosko berria oso ondo dago.
Nola ikusten duzue etorkizuna?
M2: Gaizki. Baina egunkarien inguruanlan egiten dugunon etorkizuna bakarrik al da beltza?
M1: Urte asko pasatu dira jada kazetaribatek beste lan bat bilatzeko esan zidanetik. Internet dela eta, gure lana pikutaradoala esan zidan.
M2: Baina horrenbeste jendek irakurtzenal du egunkaria Interneten?
M1: Egunkaria etxean jasotzen dutenenartean gazteena gure adinekoa da. 50 urtetik azpikoak ez ditugu. Etakioskora gazte gutxi etortzen dira egunkariak erostera. Dena den,nire ustez paperezko egunkariak Internetekoak ematen ez duen zer edozer du.
M2: Egunkaria irakurtzen ez dutenek ezdute ulertzen zergatik irakurtzen dugun, albisteak telebistan ereematen dituztela esaten dute. Baina egunkaria irakurtzea beste gauzabat da. Batzuei denbora-pasak gustatzen zaizkie, adibidez.
Zuek behintzat egunkari irakurleakizango zarete ba…
M1: Herriko kronika eta eskelakirakurtzen ditut. Denbora gehiago dudanean egunkaria aurretik hastendut eta dena irakurtzen dut, kirolen atala izan ezik.
M2: Nik ere gustura irakurtzen dut.Eskelak begiratzen ditut lehenbizi. Ni ere ez naiz oso kirolzalea.
Egunkariak saltzen eta banatzen lanegingo duen Elgarrestatarren laugarren belaunaldi bat izango al da?
M1: Ez dut uste.
M2: Ez dago esaterik, baina ez dirudi.Gure seme-alabak Unibertsitatean ikasten ari dira. Kioskoko lana ezdute gustuko, baina ez dago jakiterik non bukatuko duten. Dena den,gero eta lehia handiagoa dugu. Lehen liburu-dendetan bakarrik saltzenziren egunkariak eta orain okindegietan ere bai. Pastelak saltzenhasi beharko dugu…
Asteburuetan astegunetan baino gehiagosaltzen al da?
M2: Askotan kafesnea hoztu egiten zaiteta ni pozik. Izan ere, hori komeni zaigu: jende asko etortzea.Larunbat eta igandeetan egunkaria begiratzeko astirik ere ez dutizaten. Etxera lehertuta itzultzen naiz.
M1: Larunbateko azokak mesede egitendigu. Izan ere, plaza ondoan gaude. Gainera, askok asteburuetanbakarrik erosten dute egunkaria. Izan ere, astegunetan ez duteirakurtzeko astirik.
M2: Dena den, nire ustez benetangustuko dutenek hemendik edo handik irakurtzeko denbora ateratzendute. Besterik ez bada komunean irakurtzen dute. Batzuek nahiago duteogirik gabe gelditu egunkaririk gabe baino. Askok 40 urte bainogehiago daramatzate etxean egunkaria jasotzen.
M1: Egun batean euren etxera eramateaahazten badugu, telefonoz deitzen digute. Normala da, konpromisoadugu.
Bestalde, kioskoa herrikotxutxu-mutxuen berri izateko toki aproposa izango da.
M2: Bai, baina kontu handiz ibili beharda, batzuetan albisteak puztu egiten baitira.
M1: Kontu handiz ibili behar dugu,herrian guk esandakoak pisu berezia duela baitirudi: “Periodistakesan du”, esaten dio jendeak elkarri.
M2: Askotan jendea zurrumurruekinetortzen da, horren inguruko zer edo zer entzun dugun galdetuz.
Egunkari saltzaileari Periodistadeitzea kuriosoa da. Beste herrietan ere hala gertatzen al da?
M1: Periodistak deitzen digute, bainaez gara, ezta gutxiago ere.
M2: Ez dakit beste herrietan halakorikgertatzen den, baina guk behintzat erraz lortu dugu titulua! Ezizenakez gaitu mintzen, ezta gutxiago ere! Beti Periodistaren alabak izangara! Batzuei lotsa ematen die guregana hala zuzentzea, baina lasaiasko egin dezakete.
Zuen seme-alaben batek Kazetaritzaikasi al du?
M2: Ez. Ez nuke nahi, gainera. Lanbidegogorra iruditzen zait. Albistearen bila joan beharra… Mendi puntanmikrofono batekin egon baino nahiago dut egunkariak saldu.
M1: Seme-alaba guztiek zientzietara jodute: ingeniaritza, farmazia, arkitektura…
Bukatzeko, gogoratzen al duzue zeinegunetan saldu zenuten egunkari gehien?
M2: Gabonetako loteria zozketarenondorengo egunean saltzen da gehien.
M1: Hori ere asko jaitsi da, jendeaskok Interneten begiratzen baitu. Bestalde, Amelio Mendijurrenheriotza izugarria izan zen. Txirrindularitza zaletasun handia zegoeneta berehala izan genuen gertaeraren berri. Nik neuk deitu nuen ElDiario Vasco egunkarira gertaeraren berri emateko. Oraindik ezzekiten ezer.