Atxunberriren ebangelioa
Zantagoiti baserritik. Amen.
Sinismena daukagu
hemen gori-gori,
intsentsu usaiekin
gaude erdi grogi,
urtean behinekoak
kalteik ez inori,
Jaunaren izenean
gabon guztiori.
Gaztetxea, gaztetxea
deabruaren etxea.
Kristoren odolakin
beteta zahatoa,
indarrean jartzeko
kategorikoa,
hirukotean partez
gu gatoz laukoa,
hiru monagiloak
eta Jaungoikoa.
Ta mojan bat baldin bada
igo dadila oholtzara.Iturrioztar hauei
fin begiratuta,
aurpegian dauzkate
hainbat grano punta,
eta hauekin gaude
oso harrituta,
pekaturik haundinak
komunen sartuta.
Pestilloa, pestilloa
hori hauen trukilloa.Ekain omen dabile
pekatari plantan,
aspalditik gabiltza
berari zelatan,
porrok erretzen ditu
esnai edo lotan,
ta ezkondu aurretik
egiten du hortan.
Zertan, zertan, zertan,
igual hasiko da bertan!Pitun bigarren haurra
datorre bidean,
eta horrexegatik
dago finalean,
omen dabile txapel
baten beharrean,
hankarik ez sartzeko
hirugarrenean.
Txapelak guretzat dira,
joan zaitez farmazira.Antton eta Uxue
anai ta arreba,
hauen pekatu bila
gu hor aittu gera,
saiatu gea baino
keba, keba, keba,
etorri monagillo
gurekin batera.
Lastarrak, Lasatarrak
ze pekatari kaxkarrak.Oain poltsa pasako deu
dirue biltzeko,
gure habitu xaharrak
pixkat berritzeko,
Munillak esan digu
txintxo ibiltzeko
ta bihar mezetara
txintxo azaltzeko.
Jose Inazio, Jose Inazio,
Rouco Varelan sozio.Meza has bedi orduan,
Urretxuko inpernuan.