Gaur egungo bizimoduak gehiegizko pisua jasatera bultzatzen gaitu, lan fisikoa gutxienekora murriztu baitugu.
Mende batean behar izan energetikoak 500 eta 1.000 kaloriatan gutxitu dira. Janari kantitatea, ordea, ez da proportzio berean murriztu. Honegatik guztiagatik, pisu egokian mantentzeko ezinbestekoa da aktibitate fisikoa gehitzea. Ariketa fisikoak gastu kalorikoa eta metabolismoa areagotzen du eta adinarekin gutxiagotzen den hezur-masa galtzea ekiditen du. Gomendagarrienak ariketa aerobikoak dira. Izan ere, ariketa hasi eta 20 minutu igaro arte ez baita gantzetan eragiten. Astean lautan igeri egiteak edota ibiltzeak osasunarentzat arriskurik gabe pisua galtzen lagun diezaguke, baita urteetan zehar gure pisu egokia mantentzen ere.
Oihane Sudupe
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide