Adiskidantzaren traizioa da Khaled Hosseinik idatzitako bere lehen nobelaren haria. 1975eko Kabul protagonista izanda, ustekabe batek betirako aldenduko du Amir eta Hassan gazteen adiskidetasun zintzoa.
Horrek sortu dezakeen beldurra, erruduntasun sentimendua, lotsa… bere gain hartuta eta 80. hamarkadako Afganistanen gorabeherek behartuta, Estatu Batuak bihurtuko dira Amir narratzailearen esperantza. Baina iraganak ez du ahanztura ezagutzen eta deika etortzen denean tinko heldu behar zaio. 26 urte beranduago, Afganistanera itzuli eta etorkizuna josten hasiko da, balioa, onestasuna eta leialtasunaren haria eskuetan eutsiz, izenburuak aipatzen digun kometaren isla: beti hegaka jarraitu zuen laguna.
Araiz Padrón
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide