Are gehiago, modan dago bi herriotan:gero eta gehiago dira eguneroko bizitzan erabiltzen dutenak etaGoierri kirol elkartearen zikloturista taldea Euskal Herrikoindartsuenetakoa da. Pedalei eragitea atsegin duten sei lagunekinhitz egin dugu tresna ekologiko eta osasuntsu honekin dutenharremanari buruz.
Joxe Manuel Bereziartua: “Bizikletanibiltzen ikastea lortu nuenean munduko errege sentitu nintzen”
Urretxu eta Zumarragan txirrindulariezagunik bada, hori Joxe Manuel Bereziartua Bere da. Ia tokiguztietara bizikletan joaten da. Bera eta bere bizikleta iabanaezinak dira. Baina ez da beti hala izan: Bere herrena da, umetaninork ez zion bizikletan ibiltzen ikastera animatu eta 30 urterekinikasi zuen. “Umetan inor ez zen niri irakasten saiatu, baina medikubatek bizikletan ibiltzeak mesede egingo zidala esan zidan etaikastea erabaki nuen. Garai hartan Azkoitiko saihesbidea egiten ariziren eta bertan ikasi nuen. Behin baino gehiagotan erori nintzen,baina burugogorra naiz eta aurrera egin nuen”.
Sekulako poza hartu zuen, noski.“Besteak bizikletarekin ikusteak inbidia ematen zidan, baina etxeanez genuen erosteko dirurik, herrena naiz… Garai hartan bizikletabat erostea ez zen egun bezain erraza eta gainera elbarritasunagenuenok egun baino bazterketa handiagoa jasaten genuen. Ikastealortu nuenean munduko errege sentitu nintzen. Gainera, mendianibiltzea asko gustatzen zitzaidan, baina nekatu egiten nintzen.Bizikletan, berriz, minak eta ezina txikiagoak dira eta distantziahandiagoak osatu ditzaket”.
Bereziartuak denetarako erabiltzen dubizikleta: lanera joateko, turismoa egiteko… “Igartubeitin lanegin nuen garaian, bizikletan joaten nintzen. Joanean Ezkioko aldapaigo behar nuen eta itzuleran Eitzaga, baina ia egunero joatennintzen. Neguan eskularruak, pasamontañasa eta bi kamiseta jartzennituen arren, sekulako hotza pasatzen nuen”.
Autoa gehiegi erabiltzen dela etabizikletak hainbat abantaila dituela uste du. “Kirola egiteko eta,bidez batez, lanera joateko balio du. Sekula ez naiz gidatzekobaimena ateratzen saiatu. Egia esan, ez dut uste auto bat eramatekobalio dudanik: oso despistatua naiz. Lanera besteen autoan joatekoaukera nuen, baina bizikletak independentzia ematen du”.
Esan bezala, lanera joateko ez ezik,turismoa egiteko ere erabiltzen du bizikleta. “Iparraldean sekulakobuelta egin nuen: kostaldetik Ori azpiraino joan nintzen eta handikOrreagara. Basapiztien moduan eman nituen hiruzpalau egun. Asturiasaldean ere ibili nintzen”. Bizikleta gainean pasatako egunikokerrena Iparraldean izan zen. “Egun batean sekulako beroa eginzuen eta ez nuen erre nahi: ez nituen beso luzeko kamiseta etatxandala kendu. Sekulako beroa pasatu nuen. Izerdi batean iritsinintzen Orreagara eta han jan beharreko guztiak jan nituen. Bestebatean Madarixara joaten sekulako izerdiak bota nituen eta gero bisagardo botila edan nituen. Beldurrez itzuli nintzen etxera. Bestebatean gurpila bi aldiz zulatu nuen, inoiz galdu ere egin naiz…”.
Dena den, une gozoak gogorrak bainoaskoz ere gehiago izan dira. “Asturias aldean oso ondo pasatu nuen.Larraitz aldean ere primeran pasatu izan dut. Lizarrustiko bidea etaVillabonatik Andazarratera doazenak ere oso politak dira. Beasaineratrenean joaten naiz, hemendik Ormaiztegira bitarteko errepideaitsusia baita”. Bidegorrian ibiltzea ere atsegin du, batez ereUrretxutik Azkoitira.
Jendeak bidegorriak gehiago erabilibeharko lituzkeela uste dut. “Urretxuko industrialdera autoanjoaten direnak tontakeria galanta egiten ari dira. Bidegorritikdenbora gutxian eta eroso joan daiteke. Jendeari bizikletan ibiltzeasakrifizioa iruditzen zaio, baina oso erosoa da. Niri asko eman dit:mendian primeran pasatu dut. Atzo beran Urkiagara joan nintzen, sagarbatzuk jan nituen, baserritar batekin hitz egin nuen… Gainera,herriko beste puntara berehala heltzen naiz bizikletari esker. Merezidu garraiobide honi aukera gehiago ematea. Europako beste herribatzuetan, eta Donostian bertan, egiten dute”.
Izaro Soraluze: “Poliki etanorberaren maila dutenekin hastea komeni da, gozatzea da kontua”
Izaro Soraluzek 29 urte ditu eta betiizan du bizikleta etxean. Lehen mendikoarekin ibiltzen zen eta duelahiru urte errepidekoa erosi zuen. Kirola egiteko erabiltzen du etaorain bezainbeste sekula ez dela ibili aitortzen du. 2009anQuebrantahuesos martxa ezaguna egin zuen eta urtean 4.000 kilometropasatxo egiten ditu.
Farmazialaria da, Legazpi kalekobotikan lan egiten du, eta kirola egiteko nahi bezainbeste denbora ezduela dio. “Eguerdietan eta asteburuetan ibiltzen naiz. AstegunetanAtagoiti, Mandubia edo Udanara joaten naiz. Asteburuetan, eramatennauten tokira”. Esan bezala, martxatan parte hartzeko ohitura du:Covadongakoan, Miguel Indurainen omenezkoan, Quebrantahuesos delakoaneta Goierrik irailean antolatzen duen horretan parte hartu du orainarte.
Lasterketak ikustea ere gustatzen zaio.Telebistan azkeneko kilometroak ikusten ditu eta zuzenean ere ikusiizan ditu. “Iaz Tourrean izan ginen eta oso ondo pasatu genuen.Euskal Herriko itzuliko lehen etapa ere ikusteko asmoa dugu. Antiorajoango gara, azkeneko aldapara”. Bezperako martxan parte hartzekoaukerarik ez du. “Larunbatean ezkontza izango dugunez, igandean ezgara bizikletan ibiltzeko moduan izango. Dena den, giroaz gozatukodugu”.
Ikusten denez, benetako zaletua da.Izan ere, bizikletak asko eman diola uste du. Txirrindularitzabizitza bezalakoa da: une gozoak eta gogorrak eskaintzen ditu.Gogorrei dagokienez, iazko Quebrantahuesos proba gogoratzen dubereziki. “Erretiratu egin behar izan genuen, oso eguraldi txarraegiten baitzuen. Jakan eguraldi ona egiten zuen, baina Frantziaaldera pasatu bezain pronto itzultzea erabaki genuen. Erabaki zuzenahartu genuen, baina barruan amorrua gelditu zitzaigun”.
Une gozoei dagokienez, 2009koQuebrantahuesos eta Covadongako martxa oroitzen ditu, baina berezikiPirinioak bakarrik zeharkatu zituenekoa. “Duela hiru urte Ebroibaia jaitsi nuen, Reinosatik deltara. Gustatu egin zitzaidan etahurrengo urtean Hondarribitik Tortosara joatea erabaki nuen: etapakprestatu nituen, hostaletan ostatu hartu nuen eta poliki-poliki… 11egun behar izan nituen, oker ez banaiz. Anaia eta mutila laneanzeudenez, bakarrik egin nuen. Oso esperientzia ona izan zen.Frantziako mendateak asko gustatu zitzaizkidan: Aubisque, Tourmalet,Aspin, Peyresourde…”.
Askori bere balentria irakurtze hutsanekagarria egingo zaie, baina Soraluzek bizikletan ibiltzea mereziduela dio. “Poliki eta norberaren maila dutenekin hastea komeni da.Gozatzea da kontua”, amaitu du.
Izaskun Larrañaga: “Ez nuen sekulapentsatuko errepideko bizikleta bat erosten dirua gastatuko nuenik!”
Izaskun Larrañaga Zumarragako Udalekokultur teknikaria ere umetatik ibiltzen da bizikletan. Hiruanaia-arrebentzat bizikleta bakarra zuten eta auzoan ikasi zutenibiltzen. Duela urte batzuk spining egiten hasi zen eta ondorenerrepidera salto egin zuen. Urretxu eta Zumarragako beste emakumeaskok bezala, Iñaki Urdangarin Goierri kirol elkarteko zikloturismosaileko arduradunak animatuta erabaki zuen kiroldegitik errepiderairtetea.
Ondo oroitzen ditu Leturiatarren plazanbizikletan ibiltzen zen garaia. “Motoreta bat genuen eta txandakaibiltzen ginen plazan, bueltaka. Egia esan, bizikleta ez zitzaidanbereziki gustatzen”. Hori dela eta urte askotan ez zen ibili. Duelahiru urte kirola egitea erabaki zuen, baina horretarako denbora osogutxi du. “Libre dudan tartean spining egiteko aukera nuen etaizena ematea erabaki nuen. Zer zen ere ez nekien”, aitortu du.
Berehala, Iñaki Urdangarin berarekinharremanetan jarri zen eta Goierrirekin irteteko eskatu zion.“Goierrik nesken taldea sortu behar zuela iragartzen zuen kartelaikusi nuen, baina ez nuen neure burua hor ikusten. Lehen urtean eznintzen animatu, baina bigarrengoan bai. Mendiko bizikleta batekinhasi nintzen, baina asko pisatzen zuela konturatu nintzen. Orduanerrepidekoa erosi nuen. Ez nuen sekula pentsatuko horretan diruagastatuko nuenik!”.
Ordutik asko ibili da. “Gero etahobeto gabiltzala konturatu gara eta oso motibatuta gaude. Gureartean giro oso ona dago. Denboraldi hasieran ibilbide laburrakosatzen ditugu eta pixkanaka luzeagoak. Bizikletan ibiltzea eskeronekoa da eta egindako ahaleginaren ondoren etxera oso harroitzultzen gara”.
Dagoeneko martxa batzuetan ere partehartu dute, tartean Treparriscos ezagunean. Aurten ere joateko asmoadute. Goierri elkarteak antolatu duen Zero Etapan ez du partehartuko. “Antio Eitzagatik igotzea gehiegizkoa iruditzen zait.Beharbada larunbatean azkeneko 50 kilometroak egingo ditugu etaigandean antolaketan lagunduko dugu”.
Ez daki Euskal Herriko Itzuliko lehenetapa gertutik jarraituko duen. “Egia esan, lasterketak ikustera eznaiz zaletu. Ibiltzea gustatzen zait. Ondo pasatzeko ibiltzen naiz.Sufritzea ez zait gustatzen. Euria edo hotz handia egiten duenean eznaiz irteten”.
Oso argi du bizikletak zer ematen dion.“Sekula ez naiz trebea izan kirolean eta orain kirolaren alde onazjabetu naiz: autoestimurako oso ona da eta dagoeneko kirola egiteabeharrezkoa dut neure buruarekin hobeto sentitzeko. Bestalde,Goierriren irteerak gozamena dira: ezin dudanean edo eguraldi txarraegiten duenean pena hartzen dut”.
Sufritzea ez zaiola gustatzen esan du,baina berak ere pasatu ditu egun txarrak noski. “Lehen urteanLizarrusti igotzen oso gaizki pasatu nuen. Lagundu egin behar izanzidaten. Orain, berriz, Eitzaga duintasunez igotzen dut. Egun onaktxarrak baino askoz ere gehiago dira”, aipatu du.
Hori bai, argi utzi nahi duemakumezkoek gizonezkoek baino askoz ere zailtasun gehiago dituztelabizikletan ibiltzeko. “Guk familiarekin lotutako askoz erebetebehar gehiago ditugu. Gutako askok igandeko itzulia osatu ondorenbazkaria prestatu behar dute, adibidez. Horrek asko mugatzen gaitu.Gizonezko askok, berriz, lanetik irten bezain pronto bizikletahartzen dute. Astegunetan emakume gutxi ikusten dira bizikletanibiltzen. Seme-alabak ez dituztenak bakarrik”, amaitu du.
Mertxe Segurajauregi: “Bizikletanibiltzea aberasgarria da eta pixka bat lasaiago bizitzen laguntzendu”
Mertxe Segurajauregik beti ezagutu dubizikleta etxean. Hala, bere belaunaldiko beste askok ez bezala,umetatik ibiltzeko aukera izan du. Egun lanera joateko etaaisialdirako erabiltzen du. Berak eta Joxemi Velasco senarrakEuropako hamaika toki ezagutu dituzte bizikletarekin.
Gurasoengandik datorkio zaletasuna.“Aita araoztarra zen eta igandetan Donostiara joaten zen bizikletazamarekin egon ahal izateko. Lasterketetan ere parte hartu zuen. Aitakbeti eduki du bizikleta bat gutxienez eta amak ere erabiltzen zuenlanerako edo erosketak egiteko. Gure adinarekin-edo kostarabizikletan joaten ziren. Zumaian edo Orion lo egiten zuten etahurrengo egunean itzultzen ziren”.
Berak ere umetatik erabili dubizikleta. “Legazpin bizi ginen, Urtatzola Txikin, eta erosketakegitera joateko amaren bizikleta erabiltzen nuen. Gehienek oinez eginbehar izaten zituzten enkarguak. Senarrak zaletasuna odolean daramalaesaten dit”.
Dena den, urte batzuetan ez zen ibili.“Mendiko bizikletak heldu zirenean hasi nintzen berriro, dagoenekosenarrarekin. Hamar bat urtetan hemengo eta kanpoko toki asko ezagutugenituen. Iñaki Urdangarinek nesken taldea sortu nahi zuela etabilerara joateko esan zidan. Zazpi bat emakume azaldu ginen eta,hala, errepidean ibiltzen hasi ginen. Mendiko bizikletari gurpilakaldatu nizkion horretarako. Ondoren errepidekoa erosi nuen. Dena den,mendikoa nahiago dut”.
Esan bezala, berak eta senarrak hamaikatoki ezagutu dituzte pedalei eraginez. Orain, gainera, autokarabanaerosi dute. “Abuztuan Danubio ibaiaren ibilbidea egin genuen,Alemaniatik Vienaraino. Canal du Midi eta Donejakue Bidea ere eginditugu, besteak beste. Bestalde, asteburuetan Goierri zikloturistataldeko lagunekin irteten naiz eta udaberritik udazkenera bitarteanlanera bizikletaz joaten naiz”.
Bellotan lan egiten zuen eta garaibatean langile txirrindulariek ez zuten erraztasunik. Mertxe izan zenbizikletak gordetzeko txokoa lortu zuena. “Giza Baliabideak sailerajoan nintzen eta aparkalekua eskatu nuen. Orain bost bizikleta uztekotokia dugu. Ez gara asko bizikletan joaten garenak, hiruzpalaubakarrik”, azaldu du.
Bizikleta maite du, baina inoizsufritzea tokatu zaiola onartzen du. “Tourmalet bi aldiz igo dut.Lehena aldian mendiko bizikletarekin eta gurpil lodiekin joannintzen. La Mongietik gora ezin nuen, senarrari jaitsi egin beharnuela esan nion eta berak ez jaisteko erantzun zidan. Azkenekokilometroa oso gogorra izan zen”.
Une gogorrak bizitzea beharrezkoa dagozoez behar bezala gozatzeko. “Behin Urbasatik Andiara joan ginen.Alfonbra gainean gindoazela zirudien. Sentsazio zoragarria izan zen.La Graciosa irlan ere asko gozatu nuen. Lanzarotetik joan behar da.La Graciosan ez dago autorik, ez beste ezer, eta askatasun sentsazioasekulakoa izan zen”.
Bizikletak asko eman diola dio.“Bizitza beste ikuspuntu batetik ikusteko eta asko ikasteko aukeraeskaini dit. Toki guztietan ikasi dut zer edo zer: beste kulturabatzuk eta jendea ezagutu, pazientzia landu…”. Hala, jendearibizikleta hartzea gomendatzen dio. “Denbora pixka bat hartu beharda. Autoan hamar minututan egiten dena bizikletaz hogei minututanegiten da. Probatu dezatela, ea zer ikusten duten bizikleta gainetik.Nire ustez beste ikuspuntu hau oso aberasgarria da. Pixka batlasaiago bizitzen laguntzen du”, amaitu du.
Ignazio Zaldua: “Den-dena bizikletanegiten nuen, egun Udabe eta ‘Poxpolo’ ibiltzen diren moduanibiltzen nintzen”
Ignazio Zalduak 83 urte ditu etaautorik apenas zegoen garaia ezagutu zuen. Berak bizikleta erabiltzenzuen laneko enkarguak egiteko eta asteburuetan hondartzara joateko.
Harrigarria bada ere, aharien eskutikhasi zen bizikletan ibiltzen. “Aitak ahariak zituen eta eguneroUrolako trenbideko bigarren edo hirugarren tunel pareraino eramatengenituen ahari-jokoetarako entrenatzeko. Aita aurretik joaten zenbere bizikletarekin eta ni atzetik nirearekin. Makil bat eramatennuen gelditzen zenean aharia mugiarazteko”. Ignazio umea zenoraindik. “Bizikleta txiki bat nuen: Orbea markakoa, urdina, osopolita”.
Garai hartan auto oso gutxi zeudenherrian eta etxe askotan ez zegoen bizikletarik. Pentsa… Zalduakbizikletek zerga ordaindu behar zutela eta matrikula modukoa etaargia eraman behar zituztela oroitzen du! “Zeppelinek kamioneta batzuen, Hermek auto txiki bat, Unanuek beste bat eta Beltranek ardoabanatzeko kamioneta. Besterik ez zegoen. Errepidetik lasai asko joanzitekeen bizikletaz. Bestalde, ni nintzen bizikleta zuen Eliz-kalekohaur bakarra eta gainontzekoek buelta bat emateko eskatzen zidaten”.
Zaldua abila zen gainera. “Plazaratitiriteroak etorri ziren eta batek hanka bat aurreko gurpilean jarrizuen, bestea atzekoan eta eskuekin eragin zien pedalei. Hori egitenahalegindu nintzen eta baita lortu ere”.
Koxkortu zenean ez zion pedaleieragiteari utzi. “Jai egunetan Urbe dendako Luis Urdangarin etabiok eta gure andregaiak Zarautzera joaten ginen gure bizikletekin.Lepotik helduta joaten ginen errepidetik! Hamaiketakoa Iraetan egitengenuen. Zarautzera heldutakoan bizikletak lagun baten tabernan utzi,bermuta hartu eta hondartzara joaten ginen. Ondoren, beste bermut bathartu eta etxetik eramandakoa jaten genuen. Itzultzeko, Zumaiarabizikletan joaten ginen eta han trena hartu”.
Aisialdirako ez ezik lanerako ereerabiltzen zuen bizikleta. Orbea urdina oparitu zion osaba Rojo yZalduako bazkidea zen eta Ignaziok enpresa honetan lan egin zuen.“Baten batek balezta bat eskatzen zuen bakoitzean bizkarrean hartueta bizikletan geltokira eramaten nuen trenean bidaltzeko.Bizikletari lotu zitekeen karrotxoa ere bagenuen”, azaldu du.
51 urtetan lan egin zuen eta betibizikleta erabili zuen. “Den-dena bizikletan egiten nuen: egunUdabe eta Poxpolo ibiltzen diren moduan ibiltzen nintzen”. Garaihartakoak ez ziren egungoak bezalakoak, ordea, ezta gutxiago ere.“Andregaiarekin hondartzara joateko tailerrekoa erabiltzen nuen, ezbainuen neurea. Kubiertak alboko kablea etenda zuen eta esparatrapubatekin eramaten nuen. Aurreko frenoa askatu egiten nuen, bestelaesparatrapuarekin tope egiten baitzuen eta hankaz gora erortzenbainintzen”.
Horren zalea izanik, ahal bezain prontobizikleta erosi zuen, Donostiako Comet dendan. “BH markakoa zen,gorria. Hau utzi nuenean Rojo y Zaldua enpresako Malleari beste baterosi nion. Alabei bi erosi zizkien, baina ez zituzten erabiltzen etaOdriozolak Urretxuko Abenidan zuen bizikleta alokairu dendan zeuden.Bata nik erosi nuen eta bestea Felixtxu Urtzelaik”.
Erretiratu zenean bizikleta bere alabaEliren senarrari oparitu zion eta ibiltzeari utzi zion. “Etxeandoblatzen diren horietako bat dut. Alabetako bati erosi nion etaganbaran dago. Bilobei eskaini nien, baina egungo haurrek ez dituztehalako bizikletak nahi. Elik 12 urteko semeari sekulako bizikletaerosi dio. Berehala giltzarrapoa oparitu diot”.
Iñaki Baztarrika: “Haurtzarotikzahartzarora egin daitezkeen kirol oso gutxi daude eta hau dahorietako bat”
Iñaki Baztarrikak 43 urte ditu eta 13urte dituenetik Goierri kirol elkartearen zikloturismo saileko kideada. Aitari esker zaletu zen. “Aitak, futbolera eraman beharreantxirrindulari lasterketak ikustera eramaten ninduen. 13 urterekinerrepideko lehen bizikleta erosi zidaten eta zikloturistekin ibiltzenhasi nintzen. Asko ikasi dut beraien eskutik: bizimodu bat eskainididate, taldean lan egiten irakatsi didate… Pastas, Oskar, Vitorio,Fatx, Kaliki… maisuak izan dira niretzat”. Mutiko bat zenGoierrikoekin irteten hasi zenean eta mimatu egiten zuten. “Osoondo zaindu ninduten. Behin Opakuan matxura bat izan nuen eta JosetxoMujikak bultzaka igo ninduen”.
Elkartasuna lantzeaz gain, turismoaegiten dute. “Espainian txango asko egin ditugu, Pirinioetaraaskotan joan gara, Alpeetara, Dolomitetara… 10-12 egun lagunekinematea, jendea ezagutzea, turismoa eta kirola uztartzea… gauzaederra da. Stelvio mendatea igo genuen eguna askotan oroitzen dut.Flandriako Tourreko eta Paris-Roubaixeko errepideetan ibiltzea ereoso pozgarria izan zen”.
Goierri elkartearen zikloturismo sailakantolatutako irteeretan ez ezik martxetan ere parte hartu du. “10bat urte eman nituen horretan. Garai hartako giroa hobea zen:lehiakortasuna txikiagoa zen eta txirrindulariek gehiago laguntzenzioten elkarri. Madriletik gora antolatzen diren martxa askotan partehartu dut. Quebrantahuesos ospetsuan, adibidez, zazpi aldiz partehartu dut. Lehenengoz bigarren ekitaldian”.
Bizikleta bere lagun banaezina du etaizan dituen guztiez gogoratzen da. “Lehenengoa gurasoek oparituzidaten eta gainontzekoak nik erosi nituen. Horietako lehena oraindikikaslea nintzenean erosi nuen. Taberna batean lan egiten nuen etalehenengo koadroa erosi nuen. Ondoren, pixkanaka, gainontzeko guztia.Urtebete pasatu zen muntatu nuenerako”.
Garraiobide hau asko maite du, baina ezdu egunerokoan erabiltzen. “Donostian lan egiten dut, bainatxirrindulari urbanoa izateko oso poliki joan behar da eta nik ez dutohiturarik: izerditan hasten naiz”.
Beste batzuei, berriz, asko kostatzenzaie izerdi egitea: bizikletan ibiltzea oso gogorra dela iruditzenzaie eta ez dute ikusi ere egin nahi. “Bizitzako gainontzeko alorguztietan bezala, ohitura hartzea da kontua. Nik bizikleta osojeloskorra dela esaten dut: entrenatu beharra dago. Gozatzeko gakoanorbera bere mailaren arabera ibiltzea da. Haurtzarotik zahartzaroraegin daitezkeen kirol oso gutxi daude eta hau da horietako bat: lesiooso gutxi sortzen ditu. Kirola egiten hasi nahi dutenei bizikletagomendatzen diet, baina askok errepidean ibiltzeari beldurra diote.Ez dira konturatzen asteburuetan trafiko gutxiago dagoela. Gainera,inguru honetan errepide oso lasaiak ditugu”.
Baztarrikak ez du sekula pedaleieragiteari uzteko asmorik. “Nire ametsa astegunetan bizpahiru aldizibiltzea da. Egun ez dut horretarako aukerarik eta duela zortziurtetik spinning egiten dut. Hasieran adarra jotzen zidaten eta orainmundu guztiak egiten du. Lagunak egiteko eta pisua mantentzekoaproposa da, errepidea askoz ere gogorragoa da”.
Horren zalea izanik lasterketakjarraitzen ditu. “Telebistaren aurrean askotan loak hartzen nau,baina afizionatu mailako lasterketak ikustea asko gustatzen zait.Semea askotan eramaten dut lasterketak ikustera. Jaio denetikbizikleta du. Orain futbol kontuarekin hasi da, baina itzuliko dabide onera!”.