Martxoan Bertsoako txapelketaherrikoiak txapeldun berriak dauzka dagoeneko: Oier Oiarbide, JokinMurua eta Gorka Maiz gabiriarrak izan dira, ondo merezita, aurtengotxapelketako irabazleak. Ostiralean jokatu zen Gaztelekun aurtengofinal handia, eta hiru talde indartsuk neurtu zituzten indarrak.Entzule andana inguratu zen. Larunbatean, bertso musikatuak izangodira toki berean, aurtengo zikloaren hondarrean.
“Gabiri2” (Oier Oiarbide,Jokin Murua, Gorka Maiz), “Erro Okocha ber bi” (AmaiaIturriotz, Mikel Iturriotz, Ekain Aseginolaza) eta “Lasatarrak”(Antton Fernandez, Uxue Fernandez, Jorge Andueza “Pitu”)taldeak izan ziren ostiralean Gaztelekun kantuan. Hiru talde horiekizan dira txapelketan parte hartu duten hamabost taldeen arteanonenak, eta eurek izan dute Gaztelekuko oholtza desiratua dastatzekoohorea. Gorka Ojangurenek jarri zituen gaiak eta Aitor eta Iker Otegiizan ziren epaileak.
Gaueko izarrak
Gaueko izarrak, zalantzarik gabe,gabiriarrak izan ziren: Murua, Oiarbide eta Maiz, talde borobila,zirrikiturik gabea, dotore kantatzen ez ezik bertsoak saltzendakiena. Beraiek izan ziren publikoaren talderik gustukoena, etaOiarbide izan zen bertsolaririk gustukoena. Bikain aritu ziren etamerezimendu osoz eraman zuten Pott keramika tailerrak MartxoanBertsoarako esklusiboki egindako oroigarria. Alerik onenak eurenahoetatik entzun genituen, baita adar-jotze bizienak ere.
Puntuaketa
Aitor eta Iker Otegi epaileek honelabanatu zituzten puntuak ostiraleko finalean:
- Gabiri2 (Oiarbide, Murua, Maiz): 139.23 puntu
- Erro Okocha ber bi (Amaia, Mikel, Ekain): 128.81 puntu
- Lasatarrak (Antton, Uxue, Pitu): 127.66 puntu
Ekimen gehiago
Martxoan Bertsoa zikloaren gainerakoekintzei dagokienez, umeen antzerkia izan zen atzo Labeaga aretoan,eta bertso musikatuen emanaldia izango da datorren larunbateanGaztelekun bertan. Apirilaren 8an, bertsopaper lehiaketako saribanaketa ekitaldia izango da eta apirilaren 9an, bertso saio bereziaGazte Bidean lokalean.
Balorazio positiboa
Txapelketaren akaberak, ordea,balorazioa egiteko aukera ematen du, beste ekitaldi horien faltan.Oholtzara 45 lagun kantura igotzea beti da pozgarria, eta bertsoenmaila ona izan dela kontuan hartuz, pozik egoteko moduan gaude.Poliki-poliki zale gazteak ari dira saioetara hurbiltzen. Aurtengoedizioan, entzulego gaztea gehiengoa izan da. Harrobia lantzeak horidakar, ezinbestean. Datorren urtean hamargarren edizioa ospatuko da,mugarri garrantzitsua, zalantzarik gabe.
- Informazio gehiago Zumarraga-Urretxuko bertso eskolaren web orrian.
1.-“Gabiri2” taldeko kideak garaikurra jasotzerako orduan.
2.-Finalean aritu ziren taldeak eta gai jartzailea amaieran.
Egilea: Zumarraga-Urretxuko bertso eskola.