Baina gutxi batzuetan abestiek loturak hausten dituzte eta ikusezina den hiperbole bat lehertzen zaigu barnean. Heltzen zaituenean eguna iraultzen dizu, astea, gauak; “stop-and-pause” esperientzia. Bere unibertso grey-ean harrapatzen zaitu eta ezinezkoa da hortik ihes egitea. Instrumentalki sinpletasuna eta letretan gardentasuna dira Pedro the Lionen intsignia. Paisaia horretan kokatzen da Options, disko honetako harribitxia. Abesti honen hauskortasuna ia epikoa da, telefono deiak sorrarazten ditu, gauzak esateko gogoa. Doinu indie-leun nahiz keinuilunagoekin, David Bazanek nahi duena lortzen du. Barne inpultso horibizi nahi baduzu, heldu, ez zara damutuko.