Torneo hau inguruotan antolatzen dengarrantzitsuena da eta urtero jokalari askok parte hartzen dute.Txema Iriberri Eire tabernako nagusia da antolatzailea. Urretxuar hauumetan zaletu zen eta pasioz hitz egiten du xakeaz.
Nolatan zaletu zinen?
Umetan jaso nuen xake taula sekula egindidaten oparirik onena da. Liburu arrunt baten laguntzaz ikasi nuenjokatzen eta institutu garaian maila txukuna lortu nuen.
Zure lehiakideetako bat Josu Jon Imazizan zen.
La Salle-Legazpi ikastetxeakantolatutako txapelketa batean jokatu nuen bere aurka. Oso ona zeneta erraz irabazi ninduen.
Ordutik, nola garatu duzu zurezaletasuna?
Garai batean joko honekin lotutakozigiluak bildu nituen eta gaiari buruzko hainbat ipuin ere idatziditut. 18 urte nituenean horietako batekin Zumarragako literaturlehiaketako bigarren saria eskuratu nuen. Istorio hura publikatu eginzen. Xakean jokatzen zuen tabernari bati buruzkoa zen. Azkenean nirepertsonaiaren pare bukatu dut.
Tren geltokiko tabernan hasi zinenlanean.
Eire-Bankoa txapelketan parte hartzendutenetako batzuk hara joaten ziren eta lanik ez nuenean eurekinjokatzen nuen. Gauetan tabernan gelditzen nintzen, bezeroren batekinedo Renfeko langileekin jokatzen.
Zure taberna ireki zenuenean zaletasunanahi bezala garatu ahal izan zenuen.
Tauladun mahaiak jarri nituen nik neukjokatzeko eta bezeroak tentatzeko. Xakearekin lotutako apaingarriakere badaude. Ondoren txapelketa antolatzea bururatu zitzaidan. Lehenedizioa Gaspar Gezalagarekin antolatu nuen. Ez nuen uste halakoarrakasta izango zuenik. Gero eta jokalari hobeek parte hartzen duteeta gero eta urrutiagotik etortzen dira. Ehunka partida jokatu diradagoeneko.
Torneoa asko hazi da.
Lan handia ematen dit, baina zaletasunhandia dut eta horri esker ateratzen da aurrera. Txirrindularilasterketa bat ezingo nuke antolatu, adibidez, ez baitut zaletasunik.Hau, ordea, gustura egiten dut. Gainera, tabernarentzat ona da.Gipuzkoa mailan jende asko ezagutu dut eta federazioak Eire-Bankoatxapelketa aipatzen du bere web orrian eta interes berezikoa deladio.
Zergatik uste duzu izan duela halakoarrakasta?
Nire ustez gakoa malgutasuna da. Ligakopartidak larunbat arratsaldeetan jokatzen dira eta gazteek nahiagodute beste zer edo zer egin. Gure partidak, berriz, lehiakideekadostutako egunean eta orduan jokatzen dira. Xake federazioaren etaMikel Zubia kazetariaren babesa ere garrantzitsuak izan dira. Zubiaklehiaketan parte hartzen du eta komunikabideetan iragartzen du.Ponomariov txapeldun handia etorri zenean sekulako oihartzuna izanzuen. Munduko txapeldun bat hemen izatea sekulakoa izan zen. Begiakitxita jokatu zuen zortzi lagunen aurka, bere bizitzan lehenengoz.Partida haiek mundu mailan ezagunak diren argitalpenetan aztertudira.
Eire-Bankoa txapelketaren inguruanhalako ekitaldi bereziak antolatzen dituzu. Zer duzu buruan hurrengourteetarako?
Urretxuko jaien ondoren etxea errezitzaigun eta dagoeneko sei hilabete daramatzagu etxetik kanpo. Horidela eta, aurten ez dut ur handitan sartzeko gogorik izan. Hurrengourteetarako baditut egitasmoak, baina hobe da ezer ez aurreratzea.Izan ere, azken unera arte ez dago jakiterik aurrera aterako diren.Arrakastatik porrotera dagoen tartea oso txikia da. Ponomariovziklogenesi egunean etorri zen!
Txapelketa antolatzeko laguntzarik baal duzu?
Lagunen laguntza eskertu nahi dut.Behin baino gehiagotan neure burua txapelketa antolatzeko indarrikgabe ikusi dut eta eurak izan dira ekimena aurrera atera dutenak.Ketxus Amenabar, Jesus Mari Rodriguez, Pedro Castro eta Goierri etaSantikutz xake taldeez ari naiz, besteak beste. Pedrok, adibidez,Euskal Herriko lehen xake programa prestatu zuen eta Eiren aurkeztuzuen.
Zein da zaletasun honengatik egin duzunerokeria handiena?
Duela urte asko Andorrara joan nintzenlehen xake makina erostera. Horretara joan nintzen espresuki, hanaipatutako makina hemen baino askoz ere merkeagoa baitzen.
Inguru honetan xake zaletu asko aldago?
Taberna dezentetan taulak dituzte,Legazpin xake taldea dute… Eskualdean gero eta zaletasun handiagoadago eta eta jendeak lehen baino gehiago trebatzen du bere burua.Gure torneoan, adibidez, dagoeneko ez da jokalari kaxkarrik izaten.
Zer moduz doa aurtengo txapelketa?
Ondo. Azpimarragarriena Unai Eliasmutikoaren partaidetza izan da. Ez nengoen berak parte hartzearenalde, hau ez baita ludoteka. Hori dela eta, berarekin jokatu nuenerabakia hartu aurretik: partidaren bat irabazteko gai izango zelakonturatu nintzen. Bestalde, Legazpiko taldekoak maila oso ona ematenari dira. Asko entrenatzen dutela nabari da. Finala apirilaren 17anjokatuko da.
Unai Elias: “Hasieran galtzen banuenez zela ezer gertatzen esaten zidaten, baina dagoeneko hori esateariutzi diote”
Haur prodijioek toki garrantzitsua dutexakearen historian, maisu handiek porrot mingarriak pairatubaitituzte euren aurka. Urretxuk badu berea, maila apalagoan noski.Unai Elias du izena. 11 urte bakarrik ditu, Eire-Bankoan parte hartuduen haur bakarra da eta zaletu eta jokalari guztiak txundituta utziditu.
Unai bere aita Iñigoren eta bere anaiaJulenen eskutik zaletu zen. Elkarrekin jokatzen ikusi zituen etaaitari berari ere irakasteko eskatu zion. Ikasleak maisua gainditudu. Egun Jon Alvarez da bere irakaslea. 2009an parte hartu zuenlehenengoz lehiaketa batean, Legazpiko Santikutz xake taldeak jaietanantolatzen duena, eta irabazi egin zuen noski. LegazpiarrekGipuzkoako txapelketan eurekin jokatzea proposatu zioten.
Baina horrekin eta haurrentzakolehiaketak irabaztearekin ez du nahikoa. Ikasteko gogo bizia du etabere gurasoei inguruotan antolatzen den txapelketa nagusian partehartzea eskatu zien: Eire-Bankoa delakoan, alegia. Bere ama TxemaIriberri antolatzailearekin harremanetan jarri zen eta honek ez zuenbatere argi ikusi, ordura arte helduek bakarrik parte hartzenbaitzuten. Unairekin partida bat jokatzea erabaki zuen bere mailaezagutzeko eta harrituta gelditu zen.
Parte hartzeko baimena eman zion etaUrretxuko haurrak zaletu guztiak zur eta lur utzi ditu. “Hasierangaltzen banuen ez zela ezer gertatzen esaten zidaten”, aipatu du.Txapelketak aurrera egin ahala helduak izan dira laguntzapsikologikoa behar izan dutenak. Izan ere, partida bat baino gehiagoirabazi du eta bigarren fasera sailkatzeko zorian izan da. “Nirelehiakideetako batek irabazteko gutxi eta galtzeko asko zuela esanzidan: galtzen bazuen haur baten aurka galtzeagatik iseka egingozioten eta irabazten bazuen, berriz, ez zioten meriturik onartuko”.
Eliasek helduen aurka jokatzean ez delaurduri jartzen dio eta Iriberrik Urretxuko gaztetxoa “lotsagabe etaerasokor” aritu dela azaldu du. Are gehiago, haurraren jokaldibatzuek beteranoen harridura piztu dute. Esan bezala, partida batzukirabazi dituen arren, ez du kanporaketetara sailkatzea lortu. Denaden, garaipen handia lortu du: bere lan onari esker hemendikaurrera haurren txapelketako finalistek Eire-Bankoa torneoan partehartzeko eskubidea izango dute.
Xakean jokatzeaz gain,Unai Elias Lehen Hezkuntzako 6. maila ikasten ari da Gainzuriikastetxean. Xake jokalari ona izanik, matematika atsegin du eta notaoso onak ateratzen ditu. Topikoak haustea ere lortu du: soin heziketaeskola atsegin du eta saskibaloi jokalari bikaina da. Goierri taldeanbase postuan jokatzen du eta Gipuzkoako selekzioan jokatzeko hautatudute ia.