Erabili ohi ditugun ordenagailu guztiek Windows maltzurra edota Mac ederra dakarte sistema operatibo gisa.
Honek gastu ekonomiko garrantzitsu bat suposatzen du, beti ere, 100 eurotik gorakoa. Krisi garaiotan ona da beste sistema bat erabili dezakegula jakitea; fidagarria… eta doakoa. Ubuntu sistemaz ari gara hizketan, oinarri gisa Linux erabiltzen duena. Doako aplikazio batzuk biltzen ditu gainera: posta, nabigatzailea, ofimatika, diseinua, bideo edizioa, soinua… Hauek geroz eta errazagoak dira erabiltzen eta kode irekiko garapena dute, hau da, erabiltzaileak programaren tripetara sar daitezke eta euren gustura aldatu. Ubuntu sistema probatu nahi badugu instalatu ere ez dugu egin behar. Desktop CD-DVD bertsioak egon ohi dira, ordenagailua diskoa sartuta duela arrankatzean abiarazten direnak. Ordenagailua itzali eta diskoa ateratzean gure betiko arazoz beteriko Windows-a izango dugu eskura. Ezjakinari laguntzeko webgune pila bat daude, esaterako
http://www.ubuntu-es.org/. Gainera, euskaraz instalatu daiteke! Zer gehiago nahi duzu ba? esan gurekin batera: “agur windows!”.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide