Iñaki Beitiaren omenezko mendimartxako antolatzaileak hasi dira dagoeneko aurtengo ibilbideagarbitzen. Mendi martxa maiatzaren 15ean izango da eta 32 kilometrokoibilbidea izango du, Urretxuren eta Zumarragaren inguruan. Orainartean bi ibilbide aukeran eman badituzte ere, ibilbide luzean geroeta jende gutxiagok parte hartzen duela ikusita, ez egitea erabakidute, “antolaketa aldetik gure indarrak ibilbide bakarrean batzeaeskertuko dugu”.
Ibilbidea
Urretxu eta Zumarraga inguratuz, Beloki– Izazpi – Samiño – Aizpurutxo – Trekutz eta Irimokoparajeetatik igarota osatuko da ibilbidea. Desnibelari dagokionez,2000 metrotik gorakoa izango da.
Argazkia: Beitia mendi martxako antolatzaileakAizpurutxo gainean, aurreko asteburuan, ibilbidea garbitzen
Egilea: Goierriko Hitza