Aste gutxi barru irekiko ditu Urretxukoudaletxe berrituak bere ateak. Espaziotsuagoa, argitsuagoa etaerosoagoa izango da eraikina,udaletxetik adierazi dutenez.Espaziotsua, eremu berriak sortu eta modu funtzionalagoan antolatudirelako. Argitsua, estetika modernoagoa izango duelako eta kanpokoargi naturala aprobetxatuko delako. Erosoagoa ere bai, guztizegokituta egongo delako herritarrek eta langileek dituztenbeharretara.
Sarrera Abenidatik
Udaletxe berriak izango duen aldaketanabarmenetako bat sarreraren kokalekua izango da seguruenik. Lehen ezbezala, orain Abenida kalean izango du sarrera. Ate erosoa etabikoitza izango du, segurtasunean irabaziko duelarik eta udaletxebarruko epeltasuna hobeto gordeko du. Sarreran bertan harrera etainformazio tokia jarriko dira. Baita, itxaron behar izanez gero,egonleku bat ere. Beheko solairu honetan Udaltzaingoa eta artxiboaere izango dira.
Udaltzainek euren beharretaraegokitutako espazioa izango dute aurrerantzean. Ate propioa izangodute hemendik aurrera, zerbitzu hau zabalik dagoen bitartean,udaletxea itxita mantenduko duena.
Bestalde, Urretxuko artxibo historikoberria ganbaran egotetik sotora igaroko da, 80 metro koadro izangodituen eremu batera. Antolaketa berria, funtzionalagoa eta erosoagoaizango du, eta gainera agiriak gordetzeko segurtasuna bermatuko da.Horretarako, suteetarako aspirazio bidezko detekzio azkarrerakosistemak eta su-itzaltze sistema berriak instalatu dira.
Erabilera anitzeko gela
Udaletxeko harrera nagusia zenakhobekuntza nabarmena izango du. Hala, bertan zeuden espazioezberdinak bateratu eta erabilera anitzak izango dituen gela areto bat sortu da. Besteak beste, erakusketak, hitzaldiak eta ezkontzanahiz hileta zibilak egingo dira. Sarbidea Iparragirre kaletik izangodu. Eta behar denerako udaletxera zabalik egongo den arren,printzipioz aparte funtziontzeko ahalmena izango du.
Iturria: ”Kaixo” Urretxuko udalaldizkaria