Zumarragako Andre Mari Jasokundearenparrokiako Misioen Taldeak antolatuta, elkartasun afaria izango daostiral honetan. Haitiko haurren aldeko afaria izango da, parrokikolokalean egingo da 20:00etatik aurrera. Afaltzeko patata tortilak etaura izango dira. Beste aldietan bezala, nahi duenak ekonomikokilaguntzeko aukera ere izango du. Antoltzaileek hala ere, jendearensentsibilizazioa dute helburu, dirua, proiektuak aurrera eramatekobeharrezkoa dela aitortzen duten arren.
Aurten, beste urte batzuetan ez bezela,Haitiko egokitu gabeko haurrei laguntzeko helburuarekin antolatu daafaria. Beste aurteetan Haitiko Jacmel komunitateko laguntzekoerabili da jasotako dirua, aurten baina, haurrei eman nahi izan dietelehentasuna. Afarian bertan, haur hauek bizi duten egoerari buruzkoinformazioa jasoko dute bertaratzen direnek, Leire Atxega GipuzkoakoMisioen koordinatzailearen eskutik. Haurren errealitatea gerturatzeazgainera, Jacmelen eraiki nahi den eskola baten proiektuari buruz erearituko da Atxega. Hain zuzen, proiektu hau bultzatzeko lanean dabilZumarragako parrokia eta bertara bidaliko dituzte Gabonetakoelkartasun dendan lortutako 1200 euroak, baita doaintzen etaloteriari esker lortutako beste 1000 euro eta Zumarragako Udalakemandako 10.000 euro ere.
Jacmel komunitateak begi onez hartu duZumarragatik bidalitako laguntza eta ordainetan koadro bat bidali du esker ona adierazteko. Amaitzeko, Misioen Taldeak herritar guztiakgonbidatu nahi izan ditu ostiraleko afarira, patata tortilak eurekegingo dituzte eta nahi duenak bertaratzea baino ez du.