Urretxuko eta Zumarragako kantuzaleenartean kantu talde berri bat sortzeko ideia sortu da. Ekimen honenhelburua, herrian kalean kantatzeko zaletasuna bultzatzea da. Baitabide batez, Iparragirreren heriotzaren 130. urteurrena ospatzea ere.
Kantu taldea sortzeko herritarreideialdia egin diete. Horretarako, datorren larunbatean, hilak 2,egitasmoaren aurkezpena egingo dute Urretxuko kultur etxean 11:30ean.Ekimenaren bultzatzaileek jakitera eman dutenez, ”partaideek ez dutezertan musika formaziorik izan behar, kantuz aritzeko gogoa etailusioa besterik ez da behar”.
Zenbait helburu finkatuta
Taldea martxan jartzeko, bultzatzaileekjada badituzte burutzeko zenbait asmo pentsatuta. Hala, Iparragirrekantuz taldearen kantu-liburuxka argitaratuko dute, Gernikarabisitaldia antolatuko da, Iparragirreren eskultura berria ikusteko.Bide batez, bertan kalez-kaleko kantu-jira egingo da. AmaitzekoIparragirre Kantuz egun-ospakizuna ere antolatu nahi da, aurtenIparragirre hil zela 130 urte betetzen direla aprobetxatuz.
Honekin batera Iparragirreren izenaezagutzera eman eta zabaltzeko asmoz beste hainbat helburu ere jarridituzte mahai gainean egitasmoaren sortzaileek. Bere kantutegiaezagutzera emateaz gainera, Iparragirrerekin zerikusia izan zutenbeste herri batzuekin -Gernika, Alegi, Tolosa, Gasteiz edota Hendaia-harremanak sortu nahi dira, elkarrekin ekimen bateratuak sortzeko.
Argazkia: Santa Anastasia jaietakokantu afaria, iaz Antton Valverderekin.