Ostiral honetan jarriko da martxanberriz, Urola Garaiko Berdintasun Sailak antolatutako JabekuntzaEskola. Apirilean hasi eta ekainera arte luzatuko da eta hainbatekintza hartuko ditu bere baitan.
Jabekuntza Eskola eskualdekoberdintasun sailak antolatzen badu ere, beste hainbat eragilerenlaguntza jaso du egitaraua antolatzerakoan. Hala, Matraka taldefeministako kideek, kultur aniztasuneko topaketetan parte hartzenduten emakume etorkinek edo menpekotasuna duten pertsonak zaintzendituzten emakumeek parte hartu dute ekimenak antolatzerako orduan.Baita, azkenik Zumarragako Udaleko Berdintasun Sailak ere.
Ekintzak
Datozen hilabeteetarako antolatudituzten ekintzak askotarikoak dira. Feminismoari buruzko ikastaroakizango dira, baita mugimendu feministaren historiari buruzkoak ere.Negoziatzeko gaitasun emozionalei buruzko tailerra izango da edoemakumeek zinearen historian jokatu duten papera aztertzen duen bestebat ere bai. Azken honen baitan, gidoi bat egiten ikasiko dute partehartzaileek eta ikus-entzunezko bat grabatatu eta editatzeko aukeraizango dute. Zaintza eta menpekotasunaren inguruan hausnartzekoguneak izango dira eta baita barre ikastaro bat ere Virginia Imazpailazoaren eskutik. Eskola amaitzeko maiatzaren 29an TolosakoJabekuntza Eskolako emakumeek antolatuta truke azoka izango da etakultur arteko topaketa bat egitea ere badago asmoen artean.
Aurtengo Jabekuntza Eskolak badakarberrikuntzarik. Izan ere, Zumarragako Udalak Euskadi plazan 5.zenbakiko bigarren solairuan dagoen espazio bat utzi badu egoitzamoduan erabili dezaten. Tokiak berak bi ikasgela, bileretarako gelabat, haurtzaindegi bezala erabiliko den beste gune bat erta erabileraanitzeko beste bat ditu.
Jabekuntza Eskolaren barruan egingodiren ekintza guztiak doakoak izango dira eta guztiek doakohaurtzaindegi zerbitzua izango dute. Zerbitzua erabili behar dutenek,aldez aurretik abisatu beharko dute. Bestalde, izena ematekoeskualdeko Berdintasun Sailera deitu beharko da, 943 725829telefonora edo jabekuntzaeskola@gmail.com helbidera idatzi.Informazio gehiagorako, aipatutako telefonora deitu edo BerdintasunSailaren bloga bisitatzea nahikoa izango da.