Urretxuko eta Zumarragako Aralarrek biudaletarako hautagaiak aurkeztu ditu gaur arratsaldean Zelai Ariztinegindako aurkezpenean. Urretxun, Aitor Zaldua eta Iñaki Albisuaizango dira zerrendaburuak. Zumarragan berriz, Sebas Iturriotz etaJosu Aztiria aurkeztuko dira hautagai gisa.
Lau hautagaiek hartu dute hitzaaurkezpenean, eta alderdiaren iparra, erronkak eta lan-ildoak,proposatzen duten kudeaketa eredua eta dituzten balore etaprintzipioen gainean aritu dira.
Aralarren iparra
Aitor Zaldua Urretxuko hautagaiak hartudu hasteko hitza. Azaldu duenez, ”Urretxu eta Zumarragan lan egitendugun eta bizi garen herritarren bizitza kalitatea helburu duen, etajasangarritasuna, euskalduntasuna, elkartasuna eta herritarren partehartzea oinarri izango dituen garapen-eredu justuagorantzat” abiatunahi dute.
Erronkak eta lan-ildoak
Aralarrek maiatzetik aurrera izangodituen erronken eta jarraituko dituen lan-ildoez aritu da bestalde,Iñaki Albisua. Ondoko ideia nagusiak zerrendatu ditu laburbilduta:
- Pertsonen zerbitzura egongo den hirigintza eta alokairuan oinarritutako etxebizitza-politika ausarta gauzatzea.
- Gizarte zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzea, zerbitzuen kalitatea handituz eta bazterketa sozial oro desagerraraziz.
- Kalitateko enpleguak sortu, tokiko ekonomia berritzailea, ekologikoa eta solidarioa sustatzeko.
- Ingurumenaren errespetuan oinarritutako garapen eta energia eredu berria abiatu.
- Herritar eleanitzez osatutako herri euskaldun, osasuntsu eta sortzailea bultzatu.
Kudeaketa-eredua
Udaletarako proposatzen dutenkudeaketa-ereduari dagokionez, bi herrien arteko elkarlanarierreparatu dio Josu Aztiriak lehendabizi. Urretxuk eta Zumarragak”herri-gune bakarra” osatzen dutela adierazi du eta hortik, udalenarteko koordinazioan ”are gehiago sakontzeko” beharra aipatu du.Aralarrek ikuspegi hori praktikan jarriko duela gaineratu du,”horretarako Aralarrek Urretxu-Zumarragako komite bakarra izangodu” eta programa bateratua diseinatuko dute. ”Lantaldeak eratukoditugu, baina erronka eta lan-ildoka, eta ez herrika”.
Ildo nagusiei dagokienean, hauekazpimarratu ditu:
- Udalgintza parte-hartzailea sustatzea, herritarron ekimenean eta demokraziaren zentzurik sakonenean sinesten dutelako.
- Kudeaketa gardena, gertukoa eta irekia.
- Kudeaketa zorrotza eta zerbitzuen kalitatea bultzatuko duena.
Baloreak eta printzipioak
Azkenik Sebas Iturriotz, Zumarragakohautagaia alderdiaren balore eta printzipioez aritu da.
- Ezker eraldatzaile, eraginkorra eta azkarra izango da.
- Edukietan oinarritutako elkarlana sustatuko du.
- Aniztasuna izango du oinarri eta helburu.
- Tinkotasuna eta malgutasuna erakutsiko ditu.
- Euskaraz bizi eta lan egingo dute.
Gaur arratsaldeko aurkezpenean OxelErostarbe, Gipuzkoako Aralarreko koordinatzaileak ere hartu du parte.Alderdiarentzat egun pozgarria dela aipatu du, ”Gipuzkoa mailanZumarraga eta Urretxu leku garrantzitsuak direlako eta orain artegure proiektua bertan gauzatzeko aukerarik izan ez dugulako”.
Argazkia: Urretxuko eta Zumarragako hautagaiak, Gipuzkoako beste zenbait alderdikiderekin batera.