Udalbatzako kideek bozkatu beharrekopuntu guztiak bozkatuta, Mikel Serrano alkateak Antioko InterpretazioZentroa lanean esleipenaren berri eman zuen. Amenabar enpresak egingodu eraikuntza eta lanak Aste Santuaren ondoren hasiko dituzte.Antiguarekin plataformako Mariasun Mendizabalek hitza hartu zuengaldera-erantzunen tartean eta ”udal hauteskundeak hain gertuegonda, lanak ondoren hastea” eskatuko dio udal gobernuari. Serranokprozesu honek bukatu egin behar duela erantzun zion, ”aurrekohauteskundeetako konpromisoa dugu eta esandako datan hasiko gara”.
Bost urteko prozesu luzearen emaitza daAntioko Interpretazio Zentroaren proiektua. Ika-mika ugari utzi ditubidean eta oraindik ere, alderdien eta gizarteko zenbait sektoreenartean gatazkak sortzen dituena. Guneak izango dituen metro koadroak,jatetxeak hartu ahal izango dituen bezeroen kopuruak, baselizariberari egingo dion enbarazua edo etorkizunera begira, ekonomikokibideragarria izango den ala ez. Horiexek dira interpretaziozentroaren inguruan sortutako gatazkaren hari-muturrak. Eta bestebehin, alderdi ezberdinetako ordezkarien ahotan izan zirenak:
- Juanjo Sagarna (EAJ): ”gaiari buruzko eztabaida egotea nahiko nuke, eraikinak izango duen tamainak beldurra ematen du”.
- Fernando Fariñas (PSE-EE): ”EAJk bere interpretazio zentroa egin nahi du, berea balitz ez luke arazorik izango tamainarekin. Arazoa gure proiektua dela da”.
- Ikerne Badiola (EA): ”gaiari buruzko hitz berriak aurkitzea zaila da. Guztion artean Zentroaren kudeaketa eta garapena adostu beharko genituzke”.
- Valeriano Martinez (PP): udal hauteskundeetara ez dela aurkeztuko jakinarazi zuen, ”sentitzen dudana da inaugurazioan ez naizela egongo”.
- Inma Albisua (ezker abertzalea): ”proiektua faseka egitea” eskatu zion alkateari.
Dena den, Serranok esleipenaren berriematean jakinarazi zuenez, Amenabar enpresa eraikitzaileak 1.962.954euroko aurrekontua aurkeztu du, BEZik gabe. ”Basque Culinari Center,Gipuzoako Batzar Orokorretakoa eta San Telmo museoaren berrikuntzakegin dituzte”, gaineratu zuen alkateak.
Beste gai batzuk
Antioko Interpretazio Zentroaren gaiakaskora eman zuen arren, gai gehiagorako tokia izan zen herenegungoosoko bilkuran. Plan finantziarioaren berrikuspena onartu zuten etaudalaren zorra 2,5 milioi eurokoa dela jakinarazi. Kopuru horrekZumarraga Lantzeneko defizita hartzen du. Udaleko enpresa publikoakere eman zuen zeresana PSE-EEren eta EAJren artean. Lantzenenkudeaketa defendatu zuten lehenengoek eta beharra auzitan jarri zutenbesteek.
Geltoki intermodaleko lur-azpikoaparkalekuen salmentaren berri eman zuen PPko zinegotziak. 90aparkaleku itxietatik 13 saldu dituzte, 75 urterako lagapena eginez,baina merkatuko prezio berdinean, 21.000 euro. Garajeak alokairuanjarriko ditu Zumarragako Udalak.