Ezkio-Itsasoko Pott Keramikak ”Zipristin” izeneko erakusketa zabalduko du bihar arratsaldean.Juan de Lizarazu erakusketa gelan izango da ikusgai eta inaugurazioekitaldia 19:00etan izango da. Bestalde, erakusketa apirilaren 17raarte izango da ikusgai arratsaldeko ordutegian, 17:30etik 20:30era.Bisita gidatuak ere izango dira, egileen beraien azalpenekin, halaeskatuta.
Pott Zeramika tailerra Ione Urain etaMaite Salutregik sortu zuten 1992an eta Ezkio-Itsason du egoitza.Biek ere esperientzia handia dute zeramikagintzan eta hainbaterakusketa antolatu dituzte, bai gure herrietan, baita, hemendikkanpora ere.
”Zipristin” izeneko erakusketaeskultura ezberdinek osatzen dute. Helburu nagusia ideiaabstrakziotik finkatzea da eta irudien kontzeptua ikuspegi sozial etapsikologiko batetik ikustea. Horretarako, esperimentazio kromatikoek,formalekin batera garrantzi berezia hartzen dute.