Txalo Produkzioak antzerki taldeak”Crimen Perfecto” antzezlana taularatuko du gaur Zelai Ariztin. Jorge Sanz, Elena Furiase eta PabloPuyol dira Frederick Knott ingelesaren antzezlan honetakoprotagonistak, Víctor Conderen zuzendaritzapean. Emanaldiakgaztelaniaz izango dira eta bi saio izango dira, 20:00etanlehendabizikoa eta 22:30ean bigarrena. Txartel gehienak saldutadauden arren, gaur goizean 11:30etik 13:30era etagauen 22:00etatik 22:30era Zelai Arizti aretoko leihatila zabalikegongo da. Sarrerak 10 eurotan daude salgai.
”Crimen Perfecto”
Frederick Knott antzerkigile ingelesakidatzitako obra da. BBCn estreinatu zen 1952an eta ondotik, Londreskoeta New York-eko antzokietan eman zuten. Bi urteren buruan, filmaegin zuten Knott-en beraren gidoiarekin eta Alfred Hitchckok-enzuzendaritzapean.
Margot emaztea hil nahi du TonyWendice-k, haren diruaz jabetzeko. Lagun zahar bati txantajea egindio Margoten etxera sartu eta, honek telefono deia hartzen duenean,ito dezan. Planak, ordea, huts egingo du eta Margotek berak hilko duhiltzailea. Biktima izatetik hilketaren susmagarri izatera pasako daMargot. Informazioa Txalo Produkzioaken webgunean duzue eskuragarri.